2020/02/24 - 2020/03/06 10:00

Erakusketak

Erakusketa: 'Bakardadeari begira'

Erakusketa: 'Bakardadeari begira'
Ibarraundi museoan, Eskoriatza

Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen Bakardadeari begira izeneko erakusketa jarriko du Ibarraundi museoan.

Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da:

Otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz.

Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen nire lagun bakardadearentzako postalak izenekoarekin osatu da.

Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak