EH Bilduk zabortegia, bidesaria eta hauteskundeak izango ditu aztergai

Maider Arregi 2020ko otsailaren 25a

Batzar irekiak egingo ditu EH Bilduk. Besteak beste, apirilaren 5eko EAEko hauteskundeak, Epeleko zabortegia eta bidesariak izango dituzte aztergai. Batzarrak, otsailaren 28an eta martxoaren 4an egingo dira.

Lehen batzarra egubakoitzean, otsailaren 28an, egingo da Olaranen, 18:30etik- 19:00etara. Bertan dokumentazioa banatu eta azalpenak emango dituzte. Bigarren batzarra, martxoaren 4an egingo da 18:30etik-20:00etara. Ekarpenak jaso eta eztabaidatu egingo dute Antzuolako EH Bilduren posizioa erabakitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak