Ostirala, otsailak 14

Sagardotegira irteera

Bergara | Irteera

Debagoieneko mintzalagunendako sagardotegira egingo dute irteera otsailaren 14an.

Sagardotegira irteera

Debagoieneko mintzalagunendako sagardotegira egingo dute irteera otsailaren 14an.

09:30

Debagoieneko Enplegu Azoka

Garaia Parke Teknologikoa, Arrasate | Azoka

Enplegu Azoka antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak –Foru Aldundiko Sustapen Departamentuaren laguntzaz– enpresen eta langabezian daudenen topagunea izan dadin. Egitaraua: 09:30-14:00 Standean arreta. 10:00-14:00 Enpresen aurkezpenak (balio proposamenak). 09:30-14:00 Elkarrizketak.

Debagoieneko Enplegu Azoka Garaia Parke Teknologikoa

Enplegu Azoka antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak –Foru Aldundiko Sustapen Departamentuaren laguntzaz– enpresen eta langabezian daudenen topagunea izan dadin.

Egitaraua:

  • 09:30-14:00 Standean arreta.
  • 10:00-14:00 Enpresen aurkezpenak (balio proposamenak).
  • 09:30-14:00 Elkarrizketak.

16:30

Merkemerkaua azoka

Herriko kaleak, Arrasate | Azoka

Udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiko dituzte Arrasateko 30 saltokik euren establezimendu aurrealdean: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak eta gehiago. Horrez gain, antzerkia eta kontzertua Kia eta bere ukelelearen eskutik (Kids&Us, ingelesez), 3 eta 7 urte bitarteko umeendako, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan.

Merkemerkaua azoka Herriko kaleak

Udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiko dituzte Arrasateko 30 saltokik euren establezimendu aurrealdean: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak eta gehiago.

Horrez gain, antzerkia eta kontzertua Kia eta bere ukelelearen eskutik (Kids&Us, ingelesez), 3 eta 7 urte bitarteko umeendako, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan.

17:00

Gu ere kontalari

Elgetako liburutegia, Elgeta | Bestelakoak

Neska-mutikoek egindako ipuin kontalari saioa, liburutegian.

Gu ere kontalari Elgetako liburutegia

Neska-mutikoek egindako ipuin kontalari saioa, liburutegian.

17:00

Maskarak egiteko saioa

Iralabarri plaza (Gu Haziak Gara egoitza), Aretxabaleta | Ikastaroak

Aratuste jaietan janzteko maskarak diseinatu eta josteko ikastaroa eskainiko dute Gu Haziak Gara elkarteko kideek. Atzera utzitako materiala erabiliko dute horretarako, eta Joana Manzisidor artistak gidatuko du eskola.  Argibide gehiago gura izanez gero edo izena eman: guhaziakgara@gmail.com eta 681 65 59 39. 12 urtetik beherako neska-mutikoek guraso baten laguntzarekin parte hartu beharko dute. Prezioa da 15 euro erabiliko den materiala barne.

Maskarak egiteko saioa Iralabarri plaza (Gu Haziak Gara egoitza)

Aratuste jaietan janzteko maskarak diseinatu eta josteko ikastaroa eskainiko dute Gu Haziak Gara elkarteko kideek. Atzera utzitako materiala erabiliko dute horretarako, eta Joana Manzisidor artistak gidatuko du eskola. 

Argibide gehiago gura izanez gero edo izena eman: guhaziakgara@gmail.com eta 681 65 59 39. 12 urtetik beherako neska-mutikoek guraso baten laguntzarekin parte hartu beharko dute. Prezioa da 15 euro erabiliko den materiala barne.

17:00

Familiendako tailerra, ludotekan

Elgetako ludotekan, Elgeta | Bestelakoak

Ludoteka zerbitzuak antolatuta Gure erraldoia sortzen tailerra gurasoendako eta neska-mutikoendako. Izen-ematea udaletxean. Lehen saioa otsailaren 14an, 17:00etatik 19:00etara.

Familiendako tailerra, ludotekan Elgetako ludotekan

Ludoteka zerbitzuak antolatuta Gure erraldoia sortzen tailerra gurasoendako eta neska-mutikoendako. Izen-ematea udaletxean. Lehen saioa otsailaren 14an, 17:00etatik 19:00etara.

18:00

Antzerkia eta kontzertua ingelesez

Kulturate, Arrasate | Umeak

Kids&Us-ek antolatuta, eta Ibai-Arte eta Udalaren laguntzarekin, ipuinak eta musika izango dira 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutikoendako Kulturaten. Sarrera, debalde.

Antzerkia eta kontzertua ingelesez Kulturate
Kids&Us-ek antolatuta, eta Ibai-Arte eta Udalaren laguntzarekin, ipuinak eta musika izango dira 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutikoendako Kulturaten. Sarrera, debalde.

18:30

'Hile topaketa', hitzaldia liburutegian

Elgetako liburutegia, Elgeta | Hitzaldiak

Liburutegiak Bibliobero zikloaren barruan antolatuta Hile topaketa izenburupeko hitzaldia egingo du Enara I. Domingezek. Ziklo menstrualari buruzko hitzaldia izango da.

'Hile topaketa', hitzaldia liburutegian Elgetako liburutegia

Liburutegiak Bibliobero zikloaren barruan antolatuta Hile topaketa izenburupeko hitzaldia egingo du Enara I. Domingezek. Ziklo menstrualari buruzko hitzaldia izango da.

19:00

Hikalaguna

Euskaldun Berria gela, Oñati | Batzarra

Hika ikasi eta praktikan jartzeko ekimena jarri du martxan Ingo xonau! proiektuak: Hikalaguna. Gaur bilera irekia egingo dute.

Hikalaguna Euskaldun Berria gela

Hika ikasi eta praktikan jartzeko ekimena jarri du martxan Ingo xonau! proiektuak: Hikalaguna. Gaur bilera irekia egingo dute.

19:00

Amodiozko gutunen lehiaketako sari banaketa ekitaldia

Irizar jauregia, Bergara | Lehiaketak

Amodiozko gutunen lehiaketako irabazleek sariak jasoko dituzte Irizar jauregian egingo den ekitaldian.

Amodiozko gutunen lehiaketako sari banaketa ekitaldia Irizar jauregia

Amodiozko gutunen lehiaketako irabazleek sariak jasoko dituzte Irizar jauregian egingo den ekitaldian.

19:00

Zientzia zikloa: 'Sexua, mitoak hausten'

Zaldibar antzokian, Eskoriatza | Hitzaldiak

Laura Moran sexologoa izango da hizlari moduan, Sexua, mitoak hausten hitzaldia eskaintzen. Zorroztasunetik, esperientzia klinikotik eta umoretik abiatuta, Laura Morán sexologoak sexua ulertzeko etabizitzeko hain kaltegarri diren mitoak, uste faltsuak eta aurreiritziak behera botako ditu. Eguna: otsailak 14, egubakoitza. Ordua: 19:00 Lekua: Zaldibar antzokia. Hizkuntza: gaztelera. Sarrera doan, aforoa bete arte.

Zientzia zikloa: 'Sexua, mitoak hausten' Zaldibar antzokian

Laura Moran sexologoa izango da hizlari moduan, Sexua, mitoak hausten hitzaldia eskaintzen.

Zorroztasunetik, esperientzia klinikotik eta umoretik abiatuta, Laura Morán sexologoak sexua ulertzeko eta
bizitzeko hain kaltegarri diren mitoak, uste faltsuak eta aurreiritziak behera botako ditu.

  • Eguna: otsailak 14, egubakoitza.
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Zaldibar antzokia.
  • Hizkuntza: gaztelera.
  • Sarrera doan, aforoa bete arte.

22:00

Dupla eta Xatiro

Antixena gaztetxea, Oñati | Musika

Kontzertua. Aguraingo Dupla bikotea eta Bilboko Xatiro bakarlaria. Sarrera da bost euro (ikasle eta langabetuek hiru).

Dupla eta Xatiro Antixena gaztetxea

Kontzertua. Aguraingo Dupla bikotea eta Bilboko Xatiro bakarlaria. Sarrera da bost euro (ikasle eta langabetuek hiru).

22:30

'1917' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'1917' filma. 2019ko Sam Mendes ingeles zuzendariaren gerra filma bat da. Sarrera da bost euro

'1917' filma Zinema aretoa

'1917' filma. 2019ko Sam Mendes ingeles zuzendariaren gerra filma bat da. Sarrera da bost euro

22:30

'Antisanbalentin orgasmikoa' gaua

Kartzela Zaharra, Bergara | Musika

Maitasun erromantikoaren kontra txakurtu! leloarekin Antisanbalentin orgasmikoa gaua antolatu dute Kartzela Zaharrean (sarrera: 5 euro). Egitaraua: 22:30, Nizuri Tazuneri taldearen kontzertua. 00:30-04:00, DJak: Gual.icho eta Turtukiña.

'Antisanbalentin orgasmikoa' gaua Kartzela Zaharra

Maitasun erromantikoaren kontra txakurtu! leloarekin Antisanbalentin orgasmikoa gaua antolatu dute Kartzela Zaharrean (sarrera: 5 euro). Egitaraua:

  • 22:30, Nizuri Tazuneri taldearen kontzertua.
  • 00:30-04:00, DJak: Gual.icho eta Turtukiña.

22:30

Kontzertua: 'Sala bros & Sabin'

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Musika

Sala anaiek eta Sabin-ek kontzertua eskainiko dute Inkernun.

Kontzertua: 'Sala bros & Sabin' Inkernu tabernan

Sala anaiek eta Sabin-ek kontzertua eskainiko dute Inkernun.

23:00

Assata taldearen kontzertua

Irati Topalekua, Arrasate | Musika

Arrasateko Assata taldeak Dantzatu madarikatuok! diskoa aurkeztuko du.

Assata taldearen kontzertua Irati Topalekua

Arrasateko Assata taldeak Dantzatu madarikatuok! diskoa aurkeztuko du.

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

17:30
20:30

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa Kulturate

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa

Bergarako udaletxea, Bergara | Erakusketak

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa Bergarako udaletxea

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Erakusketak

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa Arkupe kultura etxea

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

09:00
11:00

Ikastaroa Kzgunean

Elgetako KZgunea, Elgeta | Ikastaroak

Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.

Ikastaroa Kzgunean Elgetako KZgunea

Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.

12:00
20:30

Iskander Barrenaren argazki erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Iskander Barrenaren argazki erakusketa Aroztegi aretoa

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

18:00
20:00

Sarrerak: Aratusteetako kontzertua eta Pirritx, Porrotx eta Marimotototsen azken ikuskizuna

Internetez eta Seminarixoko leihatilan., Bergara | Ikuskizunak

Otsailaren 21ean (frontoian, 22:30) izango den Aratusteetako kontzerturako sarrerak otsailaren 13an jarriko dira salgai. Euskal Herriko pailazo ezagunenen azken ikuskizuna, berriz, otsailaren 22an (frontoian, 18:00) izango da eta sarrerak otsailaren 14tik aurrera salduko dituzte. Bi ekitaldietan, Internetez lerro bakoitietarako sarrerak jarriko dira salgai eta Seminarixoko leihatilan salduko dira lerro bikoitietakoak.

Sarrerak: Aratusteetako kontzertua eta Pirritx, Porrotx eta Marimotototsen azken ikuskizuna Internetez eta Seminarixoko leihatilan.

Otsailaren 21ean (frontoian, 22:30) izango den Aratusteetako kontzerturako sarrerak otsailaren 13an jarriko dira salgai. Euskal Herriko pailazo ezagunenen azken ikuskizuna, berriz, otsailaren 22an (frontoian, 18:00) izango da eta sarrerak otsailaren 14tik aurrera salduko dituzte. Bi ekitaldietan, Internetez lerro bakoitietarako sarrerak jarriko dira salgai eta Seminarixoko leihatilan salduko dira lerro bikoitietakoak.

19:30
19:30

Asteburuko etxeko pilota partiduak

Bergarako Udal Pilotalekua, Bergara | Kirola

Hemen duzue Bergarako udal pilotalekuan asteburuan jokatuko diren partiduak iragartzen duen kartela. Animatu!!

Asteburuko etxeko pilota partiduak Bergarako Udal Pilotalekua

Hemen duzue Bergarako udal pilotalekuan asteburuan jokatuko diren partiduak iragartzen duen kartela. Animatu!!

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»