Aratusteetako kontzerturako eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak, laster salgai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urt. 28a, 15:09
Iazko kontzertua, Alfredo Gonzalez Chirlaqueren Aratusteetako azkena.

Otsailaren 21ean (frontoian, 22:30) izango den Aratusteetako kontzerturako sarrerak otsailaren 13an jarriko dira salgai. Euskal Herriko pailazo ezagunenen azken ikuskizuna, berriz, otsailaren 22an (frontoian, 18:00) izango da eta sarrerak otsailaren 14tik aurrera salduko dituzte. Bi ekitaldietan, Internetez lerro bakoitietarako sarrerak jarriko dira salgai eta Seminarixoko leihatilan salduko dira lerro bikoitietakoak.

Aratusteetako kontzerturako sarrerak otsailaren 13an jarriko dira salgai, 18:00etatik aurrera. Bi aukera daude sarrerok erosteko: 
- Internetez lerro bakoitietako sarrerak 
- Seminarixoa aretoko (San Martin plaza) leihatilan lerro bikoitietako sarrerak: otsailaren 13an eta 14an, 18:00etatik 20:00etara.

Hortik aurrera sarrerarik geldituko balitz, Seminarixoko leihatilako ordutegian salduko dira, eta otsailaren 18tik aurrera internet bidez.

Aratusteetako kontzerturako sarrera da zortzi euro. Pertsona bakoitzak sei sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero kontzertu egunean ez da leihatilarik irekiko. Kontzertu egunean 21:30ean irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila, 22:00etan ateak eta kontzertua hasi baino 10 minutu lehenago itxiko dira ateak. 22:20tik aurrera ez da jendea frontoira sartzen utziko. 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Otsailaren 14an jarriko dituzte sarrerak salgai, 18:00etan hasita. Bi modu daude sarrerok erosteko:
- Internetez lerro bakoitietako sarrerak.
- Seminarixoa aretoko (San Martin plaza) leihatilan lerro bikoitietako sarrerak: otsailaren 14an 18:00etatik 20:00etara bitartean. 
Hortik aurrera sarrerarik geldituko balitz, Seminarixoko takillako ordutegian salduko dira, eta otsailaren 18tik aurrera internet bidez.

Sarrera da sei euro. Pertsona bakoitzak sei sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko. Emanaldi egunean 17:30ean irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila, eta 18:00etan ateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak