Bergarako Osasun Zentroak Joint Commission erakundearen egiaztagiria lortu du

  Osasuna  Bergara GAURKOAK

Joint Commission International egiaztagiria, pazientearen segurtasuna eta arretaren kalitatea ebaluatzen ditu, eta nazioarte mailan ospe handia dauka.

Hasi dira Bergarako Osasun Sarea osatzen

  Osasuna  Bergara

Udala, Eusko Jaurlaritzako Osasun saila eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua, hasi dira elkarlanean Bergarako osasun arloko elkarte eta eragileen arteko sarea osatzen. Horren aurkezpena egin dute eta baita ere Udal tokiko osasun sarearen lehenbiziko bilera ere.

Udalerri aktiboagoak izan guran

  Osasuna  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Jaurlaritzak, Mankomunitateak, Kirolaren Euskal Eskolak eta Bergarako Udalak antolatuta, jardunaldia egin dute goizean Zabalotegin. Hainbat erakunde eta esparrutako –kirola, osasuna eta gizarte zerbitzuak– profesionalak, 100 inguru denera, izan dira jardunaldian. Sarean lan egitea dute erronka, gizarte aktiboagoa eta osasuntsuagoa lortzeko.

Erizainak Zubillagara joango dira txertoa ematera

  Osasuna  Oñati

Erizainak Zubillagara joango dira txertoa ematera

Osasun etxeko erizainak Zubillagara joango dira gaur eguerdian hango nagusiak gripearen kontra txertatzera. Txertoa hartzeko interesa duenak osasun txartelarekin edo NAN agiriarekin joan behar du. Zubillagako eskolara joango dira erizainak 14.00etan.

Gripearen kontrako txertoa, datorren astean auzoetan

  Osasuna  Bergara

Eguaztenean, azaroak 2, Osintxun izango dira anbulatorioko kideak, hala nahi dutenei gripearen kontrako txertoa jartzeko; 12:00etatik 12:30era izango da, liburutegian. Labegaraietara, ostera, hurrengo egunean joango dira, eguenean. 11:00k eta 12:00ak artean egongo da txertoa jartzeko aukera, kiroldegian.

Zer jan udazkenean?

  Osasuna  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Gorputzak sasoi honetan dituen beharrak asetzeko aproposenak diren jakiak zeintzuk diren azaldu ditu Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionista oñatiarrak, Lagun Leku elkartean eskainitako hitzaldian.

Abian da gripearen aurkako txertatze kanpaina

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK

Gripearen aurkako kanpaina hasi berri da, eta hainbat herritar ari dira egunotan osasun zentrora joaten txertoa hartzera. Urriaren 17an hasi zen kanpaina, eta abenduaren 17ra arte iraungo du.

Debagoieneko ESIko zuzendariek txertoa jarri dute gripearen aurkako kanpainaren hasieran

  Osasuna  Debagoiena

Debagoieneko ESIko zuzendariek txertoa jarri dute gripearen aurkako kanpainaren hasieran

Abian da 2016 urteko kanpaina, urriaren 17an hasibaitzen, astelehenenean, eta abenduaren 17ra arte iraungo du. Andoni Arzelai zuzendariak, Jesus Millas zuzendari medikuak eta Arantxa Sistiaga Erizaintzako zuzendariak txertoa jarri dute.

Kirola, osasun mentala lantzeko tresna gisa

  Osasuna  Debagoiena

Kirola, osasun mentala lantzeko tresna gisa

San Juan de Dios ospitaleak eta San Juan de Dios fundazioak osasuna eta kirola lantzeko lehen jardunaldia antolatu zuten urriaren 4tik 6ra. Antolatzaileen arabera, jarduera fisikoak ondorio positiboak ditu buruko osasun-arazo larriak dituzten pertsonengan.

Urriaren 17an hasiko da gripearen aurkako kanpaina

  Osasuna  Debagoiena

Urriaren 17an hasiko da gripearen aurkako kanpaina

Osakidetzak jakitera eman du datorren astelehenean, urriak 17, jarriko dutela martxan 2016ko gripearen aurkako kanpaina. Debagoieneko ospitalean, Arrasateko anbulatorioan, astelehenetik egubakoitzera bitartean hartu ahalko da txertoa, txanda aldez aurretik hartuta. Kanpaina abenduaren 17an amaituko da. Informazio gehiagorako, hemen klikatu.

Gaixo kronikoak irakasle izango diren tailerrak ‘Paziente biziak’ programarekin

  Osasuna  Debagoiena

Gaixotasun kronikoak dituztenak eta haien zaintzaileak gaixotasunaren gainean trebatzea du helburu Osakidetzak abiarazitako programak. Datorren astean bi tailer eskainiko dira Arrasaten: Nire osasuna biziki zainduz izenekoa, bata; eta Nire diabetesa zainduz, bestea.

Pilates ikastarorako izen ematea zabalik

  Osasuna  Aramaio

Pilates ikastarorako izen ematea zabalik

Urrian hasi eta ekainera arte luzatuko da eta saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, udaletxean, 19:30etatik 20:30etara. Urteko kuota 115 eurokoa izango eta plaza mugatuak izango ditu. izena emateko udaletxetik pasa beharko da irailaren 23a baino lehen.

Urriaren 4an adineko pertsonen erorikoak saihesteko ikastaroa

  Osasuna  Arrasate

Urriaren 4an adineko pertsonen erorikoak saihesteko ikastaroa

Ekimena Osakidetzaren eta Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuen eskutik dator. Tailer sorta 65 urtetik gorakoentzako prestatu dute eta, gehienez, 30 lagunentzako tokia egongo da. Izen ematea Arrasateko Ospitalera (943 035 302) edota Osasun Zentrora (943 035 250) agertuz edo deituz egin daiteke.

Iñigo Urkulluk eta Jon Darponek Debagoieneko ospitalea bisitatu dute

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK

Duela gutxi, Euskadi mailan lehen aldiz, Joint Comission nazioarteko egiaztagiria jaso dute Debagoieneko ospitaleak eta Oñatiko osasun zentroak. Hori dela eta, lehendakariak eta osasun sailburuak bertako profesionalak pertsonalki zoriondu dituzte.

Debagoieneko ospitalean "ziurtagiriak lortzeko" egin direla kontratazioak dio ELAk

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena

ELAk salatu du Osakidetzak Debagoieneko ospitaleko "lantaldea indartzeko" egin dituen kontratazioak "auditoretza egin arte" direla. Astean dabiltza egiten auditoretza hori Joint Comission izeneko kalitatezko ziurtagiria lortzeko. Ospitaleko ordezkariek, ostera, argitu nahi izan dute ikuskatzaileen "lanak arindu" gura izan direla errefortzuen bitartez.