Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute arnas infekzioak prebenitzea "guztion erantzukizuna" dela eta prebentzio-neurriak hartzea "funtsezkoa" dela osasun publikoa babesteko.
Musukoa erabiltzea egun derrigorrezkoa ez bada ere, osasun-agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela neurri hori modu arduratsuan hartzea, bereziki arrisku-egoeretan: "Kontuan izan behar da maskarak hesi gisa jokatzen duela, partikula infekziosoen emisioa murriztuta eta maskara eramaten duen pertsona nahiz haren ingurukoak babestuta". Horrekin batera, iradoki dute espazio jendetsuetan distantzia fisikoa mantentzea, eskuen higienea areagotzea, eztula eta doministiku egitean ahoa eta sudurra estaltzea nahiz espazioak aireztatzea.
Txertaketa kanpaina
Txertaketa kanpaina azken egunetan murgilduta dago eta horregatik, txertoa hartzeko deia egin diete, batez ere arriskuko populazio-taldeen barruan daudenei, herritarrei arnas gaixotasunei aurre egiteko immunizazio indibidual eta komunitarioa indartzeko.
Eman dituzten datuen arabera, orain arte, Osakidetzak gripearen aurkako txertoaren 502.087 dosi eta COVID-19aren aurkako 387.538 dosi eman ditu.