Osakidetzak lehiaketara atera du Debagoieneko Ospitalea handitzeko obren lizitazioa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ots. 14a, 15:10

Debagoieneko Ospitaleako eraikin berriaren eredua.

Osasun Sailaren arabera, ekainetik aurrera hasiko lituzkete lanak, eta 30 hilabeteko epea izango lukete gauzatzeko.

Osakidetzak lehiaketara atera du Debagoieneko Ospitalearen eraikin berria egiteko obren lizitazioa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez. "Bloke berri honetan, osasun-baliabide modernoa eskainiko zaio eskualdeari, eta eskualdeko 63.000 biztanleen premiei erantzungo dien zerbitzu-zorro zabala eta eguneratua izango du". Hain justu, zehaztu duenez, bloke berrian kokatuko dituzte, besteak beste, eguneko ospitale mediku-kirurgikoa, erresonantzia magnetiko nuklearreko zerbitzua, endoskopia unitatea, medikuntza fisikoko eta errehabilitazioko eremua eta larrialdiak.

Hala, asmoa da lanak ekainetik aurrera hastea, eta 30 hilabeteko epean gauzatzea aurreikusten dute. "Horretarako, 29 milioi euro inguruko inbertsioa egingo da, eta horri altzarien eta ekipamenduaren zenbatekoa gehitu behar zaio".

Eraikinaren xehetasunak

Eraikinak 9.300 metro karratuko azalera izango luke, bost solairu eta bi sotorekin, eta bloke berriak zuzeneko konexioa izango du kanpoko kontsulten eraikinarekin. Unitate jakinez gain, gainera, Osasun Sailak azaldu du "zerbitzu osagarriak eta administratiboak" ere izango dituela eraikinak, eta solairu bat "erreserban" geldituko dela, "osasun asistentzian sortzen diren premietara egokitu ahal izango dena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak