Bihar, egubakoitza, aldarrikatuko da COVID Iraunkorraren Nazioarteko Eguna. Pandemiaren ondorioz etorritako gaixotasun berria da eta garatu dutenek arreta handiagoa eskatzen dute; izan ere, ahaztu egin dituztela sentitzen dute. Euskal Herri mailako elkartea sortu dute, Long COVID Euskal Herria du izena. Debagoieneko sei gaixo daude bertan. Horien artean da Aitor Arana aramaioarra. Aizpea Ajuriagerra bikotekidearekin batera izan da Hemen Debagoiena saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.