Ospitaleetan odola falta dela-eta, ematera joateko dei egin du Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak. Oñatikoak bat egin du deialdi horrekin, eta gaur, egubakoitza, Oñatin egingo den odol ateratzera joateko eskatu gura diete herriko emaileei. 16:30erako joango da profesionalen taldea Donostiatik MUko Enpresagintza Fakultatera, eta aurrez hartu behar da ordua odola emateko; deitu egin behar da 08:30etik 13:30era bitartean telefono-zenbaki honetara: 943-00 78 84. 20:00ak arte iraungo du odol ateratzeak.
Aitortza jasoko dute gaur
Gaur egun, 325 odol emaile daude Oñatin. Horietatik bederatzik odola askotan eman izanaren aitortza jasoko dute gaur, Enpresagintza Fakultatean bertan egingo den ekitaldian, arratsaldeko se ieta erdietan. Horietako batek 80 odol-emate egin dituelako jasoko du esker saria. Baita 25 emate egin duten hiruk, 40ko bik, 50eko batek eta 60ko beste bi herritarrek ere.