Infekzio horiek banaka aztertuta, datuek erakusten dute, gripe-birusaren zirkulazioak gora egiten jarraitu duela urtarrilaren 1etik 7rako astean. Covid-19aren intzidentziak ere gora egin du, baina neurri txikiagoa eta bestalde, bronkiolitis eta ABS detekzioek, alegia, Arnas Birus Sintzitialek, behera egin dute.
Osakidetzako ospitale-sarean Arnas Infekzio larriengatik ospitaleratzea behar izan dutenen tasa 100.000 biztanleko 33,8 kasukoa da abenduko azken astean baino altuagoa. Debagoieneko ospitalea beteta dago eta arnas bidezko infekzioak dira betetze horren erantzule nagusia.
Eta hain zuzen ere, egoera epidemiologikoa izan da Espainiako gobernuak osasun etxe eta ospitaletan maskararen erabileraren derrigortasuna ezartzeko erabili duen argudioa. Espainiako Osasun Ministerioak asteon hartu du erabakia, Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Arteko Batzordean autonomia erkidego gehienek ezezkoa adierazi dioten arren. Farmazietan eta osasunarekin zerikusia duten bestelako zentroetan, ez da maskara nahitaez erabili beharko.