Egubakoitzetik aurrera maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izango osasun zentroetan

Gontzal Belategi Zubia 2024ko ots. 1a, 11:36

Azken asteetako arnas infekzioen tasaren jaitsieraren eraginez, maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izango osasun zentroetan.

Bihartik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko, eta horrenbestez Debagoieneko, osasun zentroetan maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izango. Azken astean behera egin du arnas infekzioen intzidentzia tasak, eta horrek maskararen derrigortasuna kentzeko aukera eman dio Eusko Jaurlaritzari. Hala ere, maskararen erabilera gomendatzen dute Lakuatik, gainontzeko prebentzio-neurriak mantentzearekin batera.

Hiru astez luzatu den betekizuna

Joan zen urtarrilaren 10ean ezarri zen osasun zentroetan maskara erabiltzearen derrigortasuna, Espainiako Osasun Ministerioaren aginduz. Hala ere, neurriak zehaztapen bat jasotzen zuen: betekizuna gomendio bihur zitekeen bi astez jarraian intzidentzia tasa metatuak behera egiten zuen erkidegoetan. Hiru astez derrigortasuna mantendu ostean, azken asteetako datuen hobekuntzak aukera hau gauzatzea ahalbideratu dio Jaurlaritzari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak