Aramaioko osasun-zentroak aste honetan izango duen ordutegia argitaratu du Udalak. Elena Mugarza medikuak gaur pasa du kontsulta eta eguenean ere hantxe iznago da 09:30etik 12:30era. Erizaina, berriz, egubakoitzera bitartean 08:00etatik 15:00era egongo da.
Astelehen, eguazten eta egubakoitzean ez da aurrez aurreko mediku arretarik egongo Aramaion eta mediku arreta behar dutenek Arrasateko osasun-zentrora joan beharko dute.