Osasun mentalaren inguruko tailerra apirilaren 23an

Gontzal Belategi Zubia 2024ko api. 4a, 11:00

Arrasateko Udaleko Gazteria Sailak antolatuta, Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi tailerra egongo da apirilaren 23an gaztelekuan, tren geltoki zaharrean. 18:00-20:00 artean izango da tailerra eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratuta dago.

Udaleko Gazteria Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren TREBA Gurasoak egitarauarekin elkarlanean, Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi izeneko tailerra antolatu du. Apirilaren 23an, tren geltoki zaharrean dagoen gaztelekuan izango da ekimena eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratuta egongo da. Tailerra, 18:00etan hasiko da eta 20:00etarako bukatuta egotea aurre ikusten dute.

Ainhoa Urretagoiena profesionalak emango du tailerra. Antolatzaileek adierazi dutenez: “Osasuna eta bizi-kalitatea lortzeko ezinbestekoa da, gorputzaz gain, gure burua ere zaintzea. Pixkanaka osasun mentalak duen garrantziaz jabetzen ari gara, eta gaiari heltzeko ordua da. Tailer honen bitartez geure burua ulertzeari ekingo diogu. Dinamika ezberdinen bitartez auto-ezagutzaren bidea hartuko dugu, osasun mentala hobetzeko helburuarekin”. Egunerokotasunean emozioak kudeatu, komunikatzeko eta barrutik zein kanpotik hobeto egoteko tresnak landuko dira. Horretarako norberaren ohiturak, denbora-kudeaketa, edota zaletasunak landuko dira, norbere buruarekiko kontzienteago izan dadin, elkarrezagutza sustatuz, harreman osasuntsuak eraikitzeko.

Tailerrean parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Izen-ematea Arrasateko Udalaren webgunean edo BAZen egin behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak