Bestea izatetik beste bat gehiago izatera igarotzearen
askatasuna da tribua. Gogorleku eta gotorlekutik ateratzeko
esku bat. Zapia eranzteko eta lau haizetara astintzeko haize berri
bat. Ahalduntze ariketa bat. Epaiaren erdeinutik konplizitatearen
erreinurako zubia. Gure malkoen kabi enpatiko diren sorbalden
elkargunea. Elkarrekin algaraka ari garenean sortzen den musika
baino ederragorik ez da bizitzaren pentagraman.
Hitzak: Amaia Agirre
Argazkiak: Andoni Beristain