Grabatu da GOITBko hauteskunde eztabaida. GOITBn 21:00etan

 Debagoiena Bost hautagaiak aritu dira Espaloia Kafe Antzokian Gorka Etxaberen gidaritzapean. Hilaren 12an, 21:00etan emango da GOITBn. Gatazka politikoak hartu du eztabaidaren zatirik handiena, baina jendartetik egindako galderek eman dute bidea eztabaida sozialaren gainean ere iritziak entzuteko.

Hauteskunde eztabaida GOITBn

 Debagoiena Bost alderditako ordezkariak izango dira gaur GOITBn. Aralar, Batasuna, EAJ-EA, EB eta EHAK. Elgetako Espaloia Kafe Antzokian grabatuko da eztabaida eta ikusle moduan ere joan ahal izango duzu bertara. 16:30ean grabatuko da eta 21:00etan ikusi ahal izango da GOITBn.

Telleria Baserriko Jaia 2005: II. Zeramikarien Topaketa

 Debagoiena Aurtengo Telleria Baserriko Jaia, apirilaren 28tik maiatzaren 8ra bitartean ospatuko da. II. Zeramikarien Topaketa Arrasate, Oñatin eta Eskoriatzan izango da. Hona hemen programazioa.

Internet zerbitzua eskuratzeko beste aukera bat

 Debagoiena Kable gabeko Internet zerbitzua bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Kelnara eta Goiena enpresek. Horren bitartez, Internet iristen ez den leku askotan Internet erabiltzeko aukera izango dute orain. Murun ipinitako antena bat erabiliko dute horretarako.

Ardoa dastatzen erakusten duen webgunea martxan

 Debagoiena Mikel Garaizabalek gaur, apirilaren 7an, aurkeztu du animazio eta multimedia bidez ardoa dastatzen erakusten duen lehen webgunea.

2005eko udalekuetarako izena emateko epea zabalik dago

 Debagoiena Apirilaren 26an egingo da udalekuetara joan nahi dutenen artean zozketa, 7 eta 13 urte bitartekoena. Horretarako, apirilaren 13a baino lehen eman behar da izena, Interneten edo Gazte Informazio Guneetan.

Dantzari Eguna 2005 Soraluzen ospatuko da

 Debagoiena Dantzari Eguna apirilaren 16an ospatuko da Soraluzen. Sei urtean behin antolatzen du Debagoieneko herri bakoitzak Dantzari Eguna, eta aurten Soraluzeri egokitu zaio antolaketa lanen ardura hartzea.

Hauteskundeen inguruko mahai ingurua GOITBn

 Debagoiena Gaur, apirilak 5, Goiena Telebistan hauteskundeen gaineko mahai ingurua egingo dute gaueko 21:00etan.

Lanbide Heziketako ikasleek atzerrian egingo dituzte praktikak

 Debagoiena Hiru hilabete egingo dituzte Finlandia, Txekia, Suedia, Alemania, Italia edo Poloniako enpresetan lanean eta ikasketak bukatuta bueltatuko dira etxera. Eskualdeko bederatzi ikasle joan dira atzerrira egun hauetan.

Zuhaitz Ezpeleta eta Ainhoa Murua izan ziren azkarrenak Oñatiko duatloian

 Debagoiena Forma onean dago Zuhaitz; aurreko astean ere gailendu egin zen Barakaldon. Korrikako azken lau kilometroetan erabaki zen lasterketa eta bertan aurreratu zuen Luis Maria Urizar.

Korrika argazkitan: jendetsua, koloretsua eta alaia

 Debagoiena Korrikak argazki pila bat utzi ditu eta guk argazki galeriak egin, banan banan. Herri guztietakoak dauzkazue. Batzuetan bat baino gehiago, besteetan gutxiago. 2005eko korrika pasa da Debagoienetik. Hurrengo zita Bilbon.

Giro beroa korrikaren alde

 Debagoiena Iluntzeko epeltasuna aprobetxatuz, debagoiendar asko irten zen errepidera euskararen alde korrika egitera. Batez ere, Arrasateko zeharkaldia oso jendetsua izan zen. Ibarreko gainerako herrietan ere jende askok egin zuen bat euskararen aldeko aldarrikapenarekin.

Fjord Korrikaren alde, Londresen

 Debagoiena Martxoaren 19an, zapatua, Fjord musika taldeak Londresko Euskal Etxeak antolatutako Korrikaren aldeko ekitaldietan kontzertua egingo du.

Kilometroak 2007 Bergaran ospatuko da, Aranzadik antolatuta

 Debagoiena Gipuzkoako Ikastolen jaia, Kilometroak, Bergaran antolatuko dute 2007 urtean. Asteleheneko batzarrean erabaki zuen Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak Bergarako Aranzadi Ikastola izendatzea bi urte barruko Kilometroak antolatzeko.

Etxeratek dei egin du hilaren 19an Fleuryra egingo den martxan parte hartzeko

 Debagoiena Etxerat elkarteak bat egin du Euskal Preso Politikoen Kolektiboa burutzen ari den borrokaldiarekin, eta hilaren 19an Parisko Fleury espetxera egingo den martxan parte hartzeko deia luzatu dute bertako kideek.

Gaur 25 urte egin zituzten legebiltzarrerako lehen hauteskundeak

 Debagoiena EAJ, HB, PSE-PSOE eta EE izan ziren lehen lau alderdiak. 1980ko martxoaren 9an egin zituzten legebiltzarrerako lehen hauteskundeak.

Blog komunitatea sortu dugu Goiena.net-en

 Debagoiena Dagoeneko sei blogari daude Goiena.net-en eta bagoaz pixkanaka blog komunitatea sortzen. Joxe Aranzabal, Mikel Irizar, Leire Kortabarria, Edu Mendibil, Antonio Zabala eta Goio Arana dira Goiena.net-eko lehenengo sei blogariak. Baina, joango da komunitatea handitzen.

Cambridgeko ingelesezko azterketak Debagoienean egin ahal izango dira

 Debagoiena Cambridgeko Unibertsitateko ingelesezko azterketak Oñatin egiteko aukera dago. Lehen Hezkuntzan, DBH, Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan dabiltzan debagoiendar guztiei dago zabalik dei hori. Matrikula egiteko epea zabalik dago Elkar Hezi ikastetxean hilaren 18 arte.

Emakume langileen egunaren haritik hainbat ekintza antolatu dituzte

 Debagoiena Kale agerraldiak, afariak, zine emanaldiak, dantzaldiak, antzezlanak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte Debagoienean.

GOIENKARIA bihar banatuko da

 Debagoiena Elur ekaitzak errepidean sortu dituen arazoak GOIENKARIAri ere eragin dio. Horrela, bada, banaketa gaur egin ordez, bihar, zapatua, egingo da.