Maiatzaren 1ean Iruñera joateko autobusa antolatu du LABek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 23a, 16:48

Maiatzaren 1erako deialdia egiten LAB sindikatuko kideak. Irudia: LAB.

50 urte beteko ditu aurten sindikatuak, eta "ospakizun berezia" antolatu du. Arrasatetik, Elorregitik eta Bergaratik igaroko da autobusa hara gerturatzeko.

Maiatzaren 1ean Iruñera joateko autobusa antolatu du LAB sindikatuak, eta izena eman daiteke dagoeneko: Arrasaten, Iratin edo LABeko egoitzan; Bergaran, Arranon edo LABeko egoitzan; Eskoriatzan, Inkernun; Aretxabaletan, Arranon; eta Oñatin ere Arranon. Bestela, mezu bat bidali daiteke j.baranguan@lab.eus helbidera. Irteera lekuak eta ordua:

  • Arrasate: 09:15.
  • Elorregi: 09:25.
  • Bergara: 09:35.

10:45 aldera iritsiko da autobusa Iruñera, eta 20:00etan izango da itzulera, Trinitariosen.

Egitaraua

11:30ean egingo du LABek manifestazioa Iruñean, eta Anaitasuna kiroldegian egingo dituzte ondorengo ekintzak: 12:30ean, ekitaldia; 13:30ean, jaialdia; 14:30ean, herri bazkaria; 16:30ean, Trikiteens eta Kaxkatu musika taldeen kontzertuak eta DJ Desi eta Presi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak