Logoa

Ibarreko autobus zerbitzu berriak aurkeztu dituzte

 Debagoiena Gaur egin dute prentsaurrekoa Donostian. Lurralde Antolaketarako diputatu Koldo Azkoitiak eta Jose Ignacio Olaizola, Lur eta Garraio zuzendariak egin dute aurkezpena. Bertan izan dira Debagoieneko udal ordezkariak ere. Zerbitzu berriaren helburua da orain arteko zerbitzua hobetzea.

Goienak etenaldia egingo du oporretan

 Debagoiena Iritsi dira udako oporrak, eta Goienako langileok jai hartuko dugu. Abuztu bukaera arte ez da albiste berririk izango Goiena.net-en. Hala ere, Goiena.net-eko erabiltzaileek berdin berdin parte hartu dezakezue gure blog komunitatean. Ekitaldiak ere ugari izango dira abuztuan, eta Goiena.net-eko egutegian izango duzue guztiaren berri. Abuztuaren 28an etorriko da bueltan Goiena.net-eko albistegia. Opor on guztioi!

Bidali zure argazkia Udako Argazkien II. Lehiaketara

 Debagoiena Debagoiendar askoren udako argazkiak jaso ditu dagoeneko Asteleheneko Goienkariak. Hala ere, irailak 18ra arte argazkiak bidaltzeko aukera dago.

Ekaitz bortitzen arriskua iragarri dute

 Debagoiena Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak Goienari adierazi dionez, alerta laranja ezarri dute Debagoienean. Izan ere, ekaitz gogorren arriskua dago. Azken orduan, tenperatuarak dezente jaitsi dira Debagoienean eta trumoi hotsak ere hasi dira.

Debagoieneko turismo eskaintza

 Debagoiena Debagoienak, Urola Erdiak eta Urola Garaiak udarako turismorako eskaintza egin dute Ignaziotar Lurraldea izenburupean. Informazio gehiago duzue ekimenaren webgunean, baina hemen bildu ditugu gure ibarrean antolatu dituzten ekintzak.

Uxarte, Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Uxarte nekazalturismoak badauka bloga. Bertan informazio guztia izango duzu bai eskaintzaren gainekoa eta baita bisitatu daitekeen inguruaz ere.

Otzeta, Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Eskoriatzako Otzeta jatetxeak badauka bloga. Blogean duzue jatetxearen gaineko informazio guztia: menuak, karta, ordutegia... Horretaz gain, Eskoriatzako beste hainbat konturen berri ere emango dute.

Gaizka Barandiaran dantza-maisu, ikertzaile eta euskaltzain urgazlea hil da

 Debagoiena Gaizka Barandiaran Balantzategi folklorearen ikertzailea atzo hil zen, Loiolan, 90 urte zituela. Hileta elizkizuna gaur izango da, Loiolako basilikan, 19:00etan. Oñatin jaio zen, 1916ko martxoaren 3an, baina Arrasaten bizi izan zen luzaroan. Filosofia eta Letretan eta Eliz Teologian lizentziatu zen, Tournain eta Marneffen (Belgika) ikasi ondoren, eta Bartzelonako unibertsitatean Filosofiako lizentziatura orokorra atera zuen. Euskaltzain urgazle izateaz gain, dantza irakasle, etnologo eta euskaltzalea zen. Lan ugari utzi ditu, batik bat euskal folklorearen eta euskal dantza tradizionalen ingurukoak.

Kalteak eragin ditu bart gaueko ekaitzak

 Debagoiena Oso zakar jo du ekaitzak gauean, haizea eta euria egin ditu batera. Lanerako bidean ikusi ditugu errepidean lur multzoak sortu dituela ekaitzak hainbat tokitan, baina errepideak garbi daude eta ez dago arazorik. Hala ere, gauean izan dira zenbait arazo.

Enbata arriskua iragarri dute arratsalderako

 Debagoiena Euria, txingorra eta enbata iragarri du Euskalmet metereologia agentziak. Merkurioak 37 gradu gainditu ditu gaur Debagoieneko hainbat herritan. Elgetako Udalera, esaterako, faxa bidali dute enbata arriskua iragartzen.

Etxeetako postontzietan dabilen iruzurrarekin kontuz ibili beharra

 Debagoiena Sari bat gure zain dagoela esaten digute, eta jasotzeko telefono zenbaki batera deitu behar dugula. Azkenean, dena iruzur hutsa da.

Ainhoa Aznarez: "Gure helburu nagusia da, datorren urtean hauteskundeak irabazi eta UPN eta CDN Iruñeko Udaletik botatzea"

 Debagoiena Antzuolan jaio eta Nafarroan bizi da Ainhoa Aznarez. PSNko zinegotzia da Iruñako Udalean eta Ahotsak plataformako kidea ere bada. Arrasate Irratian egin diote gaur elkarrizketa eta egubakoitzean irakurri ahal izango da Goienkaria-n. Besteak beste, esan du oposizioan egotea gogorra dela eta hurrengo hauteskundetan CDN eta UPN agintetik kentzea nahi duela.

Errektore berria MUn: Josu Zabala Iturralde

 Debagoiena Azkoitin jaioa eta Okzitaniako Tolosan doktore tesia egindakoa. Ikerlanen ere jardun zuen lanean eta azkenengo urteetan Fagor etxetresnetako kudeatzaile izan da. Mondragon Unibertsitateko Errektore Kontseilu osoaren babesa izan du izendapenak. Iñaxio Oliveriren lekua hartuko du azaroan.

Debagoieneko autobusen zerbitzua irailean indartuko dute

 Debagoiena Irailaren 1etik aurrera hasiko da abian zerbitzu berria. Hala, Debagoiena eta Urola Garaiaren arteko komunikazioa erraztuko da.

Danbaka Musika Lehiaketaren II. edizioa aurkeztu dute

 Debagoiena Eguaztenean, hilak 12, aurkeztu dute lehiaketa Elgetako Espaloian. Bertan izan dira Goienako eta Espaloiko ordezkariak eta baita iazko irabazleak ere, Sharon Stoner taldeko kideak. Aurkezpenean kontzertu akustiko txiki bat eskaini dute Sharon Stonerreko mutilek. Musika talde edo bakarlariek irailaren 19a aurretik aurkeztu beharko dituzte hiru abestiz osatutako CDak eta taldearen gaineko informazioa. Goiena multimedia enpresak eta Elgetako Espaloiak antolatu dute lehiaketa Gaztekutxak lagunduta, aurtengo udazkenerako.

hamaika... tabernak badauka bere bloga

 Debagoiena hamaika...taberna Bergarako Espoloian dago. Eskaintza zabala dute bai gosaltzeko, bazkaltzeko, edota afaltzeko ere. Gainera, Espoloiko komertzioen eta bertan egiten diren ekitaldien berri izango duzue blogean.

Rafa Uribarren: "Ez dago hegazti gripeagatik arduratu beharrik"

 Debagoiena Landa Garapeneko Gipuzkoako Diputatua GOITBko Debarri saioan egon da. Eta Gasteizko Zalburuako hezegunean aurkitutako hegazti gripe kasuagatik ez arduratzeko esan du.

LAB sindikatuak Elgeta eta Antzuolako bi enpresak egindako kaleratzeak salatu ditu

 Debagoiena Bergarako Talleres Antzuola eta Elgetako Alufer enpresek langile bana kaleratu dute. Elgetan bederatzi urtez lanpostu finkodun gizona. Eta Bergaran 36 urtez langile finkoa zen emakumea. Kaleratze hauek salatzeko kale bilkurak deitu ditu LABek Elgeta eta Antzuolan.

Konponbide demokratikorako bidean prozesu berria abian da

 Debagoiena Guztiok gara giltza lelopean ibarreko hainbat herritako Askatasunako kideek agerraldia egin dute asteon. Azken gertaeren aurrean kezka azaltzeaz gain, Askatasunak bultzatutako konponbide prozesuarendako berme demokratikoak definitzeko prozesua aztertu nahi dutela azaldu zuten.

Debarroko finalak, Domekan

 Debagoiena Aretxabaletako Iturrigorri piilotalekuan jokatuko dituzte Debarro Txapelketako finalak. Hamabi pilotari, sei bikote, bost herri ordezkatzen. Arrasatek lortu du ordezkaritza zabalena, kadete mailan eta seniorretan finalistak dituelako. Horrekin batera, Aretxabaletako, Antzuolako, Eskoriatzako eta Elgoibarko pilotariak izango dira domeka goizean Aretxabaletan.