Ikerlan aitzindari, zibersegurtasun industrialean

Miren Arregi Amasorrain 2024ko api. 26a, 17:06

Ikerlan zentro teknlogikoak Espainiako estatuko lehen zibersegurtasun industrialeko laborategia izatea lortu du, ENAC Egiaztapenerako Erakunde Nazionalak akreditatua. Ziurtagiri horrekin, Europan erreferente eta Espainiako estatuan jarduera hori egiteko akreditatutako lehen erakundea bilakatu da.

Ziurtagiri hori izateak daukan garrantziari dagokionez, Marcelino Caballerok, zibersegurtasun laborategiko zuzendariak honakoa azaldu du: “Europak produktu elektronikoek 2026an nahitaez bete beharko duten araudi bat onartu du, eta araudi horrek behartzen du produktuek gutxieneko zibersegurtasun maila ziurtatuta edukitzera. Ikerlanen denbora daramagu hainbat enpresari diseinu sendoagoak egiten laguntzen, proben banku honen bidez. Orain, akreditazio honekin, gure bezeroek konfiantza sendoagoa lortzen dute beren produktuen zibersegurtasunari buruz ematen ditugun txostenen fidagarritasunari buruz, eta, horrez gain, beren bezero propioek eta hirugarrenek ere, esaterako, ziurtapen erakundeek ere, lortzen dute konfiantza hori".

Ikerlaneko zibersegurtasun industrialeko arloa da enpresei fakturatzen zaienaren %25, eta oso espezializatuta dauden 50 pertsonako taldea du. Azken hiru urteetan, Ikerlanek arloaren bolumena bikoiztu du, enpresen beharren gorakada dela eta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak