Bretainiako ikasleak GOITBra bisitan

 Debagoiena

Bretainiako ikasleak GOITBra bisitan

Goiena Telebista, Arrasate Irratia, Goienkaria eta Goiena.net ezagutu dituzte Bretainiako 20 bat ikaslek. Askok komunikazioaren munduan lan egin gura dutela ere esan digute.

Elurra ari du eta errepideetako egoerak okerrera egin du

 Debagoiena

Elurra ari du eta errepideetako egoerak okerrera egin du

Azken ordua (14:15): Elurra ari du lekurik garaienetan eta Leintz Gatzaga itxi egin dute kamioi eta ibilgailu artikulatuendako; autoek kateak behar dituzte. Epeletik Kanpanzarrerako bidea ere itxita dago. Autoa hartu behar bada kontuz gidatzeko gomendatu dute eta mendateren bat pasa behar bada kateak eramatea komeni da autoan, momentu batetik bestera alda baitaiteke egoera.

Goienak eta Hamaika taldeak hitzarmena sinatu dute

 Debagoiena

Goienak eta Hamaika taldeak hitzarmena sinatu dute

Goiena Komunikazio Zerbitzuek eta Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak elkarrekin lan egingo dute aurrerantzean. Konpromiso horri baietza eman diote bi aldeek gaur, astelehena, hitzarmena izenpetuta, Bilboko Kafe Antzokiko ekitaldi baten. Goienak bezala, Tokiko elkartea osatzen duten beste lau telebistek nork bere hitzarmena sinatu dute.

Jende asko agertu zen AHTren aurka, baina ibarreko ez hainbeste

 Debagoiena

Jende asko agertu zen AHTren aurka, baina ibarreko ez hainbeste

'Herriari entzun: AHT gelditu' lelopean, 1.500-2.000 bat lagunek Abiadura Handiko Trenaren aurkako agerraldia egin zuten zapatuan Arrasateko kaleetan. AHTren trazatua pasatzen den herrietatik baino gehiago, eskualdeko beste herrietatik inguratu zen jendea Arrasateko kale agerraldira.

Elurra eta hotza nagusi aste honetan

 Debagoiena Adituen arabera, negu gordina izango dugu bihartik, martxoak 20tik, aurrera. Iragarpenaren arabera, gaur, martxoak 19, euria egingo du goiz osoan zehar. Gainera, arratsalderako ekaitza eta kazkabarra egitea espero da. Joxe Landak Arrasate Irratian egindako iragarpenaren berri duzu hemen:

Asteburuko ekitaldien agenda

 Debagoiena

Asteburuko ekitaldien agenda

Asteburura begira, musika emanaldiak izango dira protagonistak, baina umorea edota antzerkia gustuko dituenak, izango du nora jo. Hauxe da asteburu honetako kultur agenda:

EKAk etika barik saltzen diren medikamentuen kontra egin du

 Debagoiena Gaur, martxoak 15, Kontsumitzaileen Nazioarteko eguna da. Hala, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak, EKAk, etika barik saltzen diren medikamentuen kontra egin du. Urtero, 45.500 milioi euro bideratzen dira kontsumitzaileen osasuna arriskuan jartzen duten farmaziako marketinetara.

Leintz Eskola Kirolak egitasmoak webgunea dauka

 Debagoiena

Leintz Eskola Kirolak egitasmoak webgunea  dauka

Bertan, urteko ekintzen egutegia, argazkiak, aste bukaera bakoitzeko partidak eta emaitzak biltzen dira, besteak beste.

Korrika datorrela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte

 Debagoiena Martxoaren 25ean, domeka, iritsiko da Korrika Antzuolara. Ekitaldi horren inguruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian.

Ibarreko enpresak pozik itzuli dira aurten ere Ferroformatik

 Debagoiena Hamazazpigarren aldiz egin dute Ferroforma azoka, BECen, eta Debagoieneko 17 enpresak parte hartu dute. Bukatu berri da hitzordua, eta ondo bukatu ere, kontsultatu ditugun enpresetako ordezkarien arabera: oro har, norberak bere helburuak bete ditu –batik bat, lehengo bezeroekin harremana berritzea, bezero berriak erakartzea eta harremanak sortzea, eta baita, jakina, produktu berriak erakustea.

Bilboko manifestaziora joateko dei egin du ibarreko 18/98+-k

 Debagoiena

Bilboko manifestaziora joateko dei egin du ibarreko 18/98+-k

La Casillatik irtengo da manifestazioa bihar, martxoak 10, arratsaldeko 17:00etan. Lau debagoiendar epaitu dituzte bukatzear dagoen makro-epaiketan.

Fagorrek 12 milioi euro irabazi ditu

 Debagoiena Galerak aurreikusi bazituzten ere, azkenean irabaziak izan ditu MCCko Fagorrek. Ekoizpen gastuak murriztuta, 12 milioi euro irabazi ditu Fagorrek 2006ko ekitaldian. Etorkizunean Txinara eta Errusiara hedatzea du erronka.

Bizigunek 'Hutsik duzun etxea bizitzaz bete' kanpaina abiarazi du

 Debagoiena Bizigune Etxebizitza Hutsen Programaren kanpaina hasi du Eusko Jaurlaritzak: hain zuzen, herritarrak informatu eta udalek neurriak hartzea gura dute.

Gipuzkoako mendi-bide sarearen webgunea on-line

 Debagoiena Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mendi Federazioak Gipuzkoako mendi-bide sarearen webgunea egin dute. Gainera, GPS sistema dutenek, nahi dituzten ibilbideak jaisteko aukera izango dute.

Haize bolada handiek kalteak eragin dituzte ibarrean

 Debagoiena

Haize bolada handiek kalteak eragin dituzte ibarrean

Arrasaten eta Bergaran haize bolada bortitzek kalteak eragin dituzte. Aretxabaletan eta Oñatin, ordea, udaltzainek esan digute eguraldi txarrak ez duela aparteko kalterik eragin. Ertzaintzako prentsa zerbitzuak adierazi digunez errepideetan ez dago arazorik.

Arrasaten manifestazioa egingo dute Emakumeen Nazioarteko eguna dela-eta

 Debagoiena

Arrasaten manifestazioa egingo dute Emakumeen Nazioarteko eguna dela-eta

Arrasaten 19:00etan egingo da Martxoaren 8ko manifestazioa. Eskoriatzan txokolatada egingo dute eta Bergaran hitzaldia egongo da.

Kultura sailak iaz baino %17,4 gehiago bideratuko du euskarazko hedabideak laguntzeko

 Debagoiena Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu du asteon Eusko Jaurlaritzak. Iaz baino 825.000 euro gehiago erabiliko dira diru-laguntzetan.

Haur sahararrak udan etxean hartzeko deia egin dute NUBI eta IESBAA elkartetakoek

 Debagoiena Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko NUBI Elkartekoek eta Aretxabaletako IESBAAkoek aurten ere abiatu dute 'Oporrak bakean' programa. Hala, udan berriz ere ekartzea gura dituzte haur sahararrak uztailean eta abuztuan eta herritarren laguntza eskatzen dute elkarteok neska-mutikoak etxeetan hartzeko.

Korrikako ibilbidea markatzeko deia Tagzanian

 Debagoiena Gero eta gertuago dago Korrika 15 eta ibilbidea ezagutarazteko sareko hainbat erabiltzaile Tagzanian ibilbidea markatzen dabil. Hala, deia egiten dute erabiltzaile guztiek ahal duten neurrian euren ingurua marka dezaten. Debagoiena dagoeneko eginda dago.

Josu Zabala: "Mondragon Unibertsitatean Europako hezkuntza eredua finkatzeko lan egingo dut bereziki"

 Debagoiena Josu Zabala azkoitiarra azaroaren 2az geroztik da Mondragon Unibertsitateko errektore berria. Otsailera arte, aurreko errektorearekin, Inazio Oliverirekin, elkarlanean ibili da, eta aurrerantzean, berak izango du ardura osoa. Zabalari egindako elkarrizketa duzue hemen entzungai.