2022 mar 11 Arrasate
Kaitin Allende Zaldunbide, Bea Egizabal Ollokiegi eta Belen Nevado Mendez igoko dira gaur, egubakoitza, Kulturateko areto nagusiko oholtzara (19:00) jendeari barrea eragitera. Emakume Txokoak Martxoaren 8aren bueltan antolatutako hitzordua da. Hala, bakarrizketak euskaraz eta gazteleraz egingo dituzte, baina Allendek GOIENAri aitortu dio gaurko hiru protagonistek elkarrekin ere egingo dutela zerbait.