HEMEN DEBAGOIENA

Itxura fisikoaren gehiegizko presioan fokua jarrita lanean

Jone Olabarria 2022ko mar. 8a, 20:16

Aurtengo Martxoaren 8ra begira neskek, eta emakumeek oro har, euren gorputzen eta itxura fisikoaren gainean jasan behar duten gehiegizko presioan jarri du fokua Emakundek. Bertan egiten du lan Marijo Etxegoien oñatiarrak, eta kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu. 

Emakunderen aurtengo helburua da gizarteari erakustea garaiz gaudela emakumeen hurrengo belaunaldiei beste etorkizun bat eskaintzeko, euren gorputzen eta itxura fisikoaren gaineko presiorik gabe,  presio horrek asko mugatzen duelako haien bizitza. Kanpainak itxaropen mezu bat zabaldu nahi du: garaiz gaude datozen belaunaldiei etorkizun hobea eskaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak