Aramaiorekin lotura izan duten eta modu batera edo bestera herriari ekarpena egin dioten 12 emakumeri aitortza egin diote. Kaleko erakusketa iraunkor batean batu dituzte guztiak. Atzo, bisita gidatua egin zuten: Lierni Altuna alkateak gidatu zuen eta hara joandako herritarren laguntza izan zuen emakumeei buruzko ekarpenak egiteko.
Udaletxe azpian, ekonomatoan, Santakurtz abadearen plazatxoan, osasun etxean, kultura etxean eta eskolan jarri dituzte emakumeen irudiak, euren bizitzaren azalpentxo txiki batekin.