Ikasleek plazara atera dituzte aldarrikapenak

Mirari Altube Arrese 2022ko martxoaren 8a

Emakumeen Nazioarteko Eguneko lehen ekitaldiak ikastetxeetan egin dira. Goiz partean tailerrak eta hausnarketa saioak izan dituzte, eta eguerdian, Herriko Plazan elkartu dira aldarrikapenak eta eskaerak lau haizetara zabaltzeko. Ekitaldi horretan lagun izan dituzte Amerikako eta Afrikako hainbat herrialdetatik etorritako lagunak; Garabideren bitartez Hizkuntza Gutxituak Biziberritzeko Lankidetza ikastarora etorritakoak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak