More ukitua izan du Bergarako pentsiodunen elkarretaratzeak

Mirari Altube Arrese 2022ko mar. 8a, 12:00

Bergarako pentsiodunak San Martin plazan, Martxoaren 8ari keinu eginaz. (Argazkia: Bergarako pentsiodunak)

Pentsiodunen elkarretaratzea more kolorearekin zipriztindu dute. "Sistema patriarkalaren aurkako ahotsa" altxatuta, adineko emakumeek jasaten duten diskriminazioa salatu gura izan dute.

Hona hemen salatutakoak: "Bereziki miseria diren pentsioak, genero-arrakala eta sozio-sanitarioetan, mendekotasuna artatzeko zerbitzuetan jasaten ari garen murrizketak". Eta hainbat eskaera egin dituzte: "Pentsio baxuenak 1.080 euro arte osatzea, Eusko Jaurlaritzak; alarguntza-pentsioa %100 izatea; eta pentsioetan genero-arrakala ezabatzea".

Elkartasun adierazpena ere egin dute: "Munduko gerra ugaritan pairatzen ari direna jakinik emakume, neska eta herritar guztiei gure elkartasuna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak