Feminismoa aldarrikatu dute ehunka lagunek herriz herri

Hasier Larrea 2022ko martxoaren 8a

Jendetza batu da gaur arratsean bailarako herrietan deitutako elkarretaratzeetan. Mugimendu feministak aurten aukeratutako leloa, Zapaltzen gaituen sistemari sua, oihukatu dute kaleetan. Bergaran bi manifestazio egin dira, bata Itaiak antolatuta eta bestea Martxanterek. Gatzagan ludotekako haurrek pankartak eta globo moreak jarri dituzte erdigunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak