HEMEN DEBAGOIENA

Gorputz patroietatik kanpo, emakume ederrak erretratatuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko martxoaren 8a

Katalunian sortutako ekimena da Catarsi Feminista, baina Euskal Herrian ere gauzatu dutena, Bartzelonan bizi da-eta ekimenaren sortzaile Amaia Txabarri Badiola arrasatearra. Ogibidez, filmatze espazioen eszenatokiak sortzen jarduten du Txabarrik eta mugimendu feministako kide da; hori horrela, bi arlo horietatik sortutako grinatik eta kezkatik abiatu du argazkien bidez transmititutako sormen-espazio kritikoa.

Arrasateko gaztetxean aurkeztu zuten egubakoitzean, eta Instagram, Facebook eta Twitter plataformetan dituzten #Catarsi Feminista izeneko kanaletan ari dira ekimeneko argazkiak, bideoak eta bestelakoak partekatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak