Martxoaren 8ko argazki galeria eta irakurketa

Jone Albenizek ateratako argazki sorta eta atzoko manifestazioan irakurritako testua irakurgai.

Atzoko irakurketa

Burruka eta mobilizaziño egun honetan, plazia hartu dogu salatzeko sistema kapitalista, arrazista, patriarkal eta kolonialak zapaldu eitten gaittuala. Nazioartian, ekonomia, osasuna eta elikadura-burujabetza suntsitzen dihardue. Horren ondorixuak? Neoliberalismo eta inperialismuan indartzia. Horrek danak eragin zuzena dauka gure bizitzan: esplotaziño gehixau, pribatizaziño gehixau eta herrixan bizi gan pertsonon pobretzia. Hori da daukagun testuingurua eta horri erantzungo dotsagu. Gaur be argi laga nahi dogu antolakuntza eta elkar-babesa ezinbestekuak dittugula. Eta guk azpimarra berezixa jartzen dogu herri eta eskualde mailako oinarri-lana indartzeko behar haundi bat dago.

Borroka bakoitza ezin dogu modu isolatuan landu, elkargurutzatu eta begirada zabaltzeko ariketa hori eittia garrantzitsua da feminismo kritiko bat eukitzeko. Horregaittik, gaur plazara ekarri nahi izan dittugu gure aldarrikapenak:

Zaintza lanak
Patronalak 20 bat lan hitzarmen blokeatuta ditu. Kaltetutako sektoreak feminizatuak dira eta ondorioz, prekarizatuak: helduen egoitzak, etxez etxeko laguntza zerbitzua, jangelak, garbiketa, merkataritza eta etxeko langileak, besteak beste.

Instituzioei dagokienez, ez ikusiarena egiten dute edota konplize zuzenak dira. Lan baldintzak eguneratu gabe dituzten langile hauetako asko zerbitzu publikoa eskaintzen duten azpikontratatako langileak dira eta emakumeen prekaritatea eta soldata arrakala ontzat ematen ari dira.

Funtsezkoak gara eta ezin diogu lan egiteari utzi, beraz, gure lanen aitortza exijitzen dugu eta ez dugu miseriazko soldatarik kobratu nahi!!!

Zapaltzen gaittuen sistemari SUA!

Pentsiodunak
Adineko emakumeok eta pentsiodunok lan-diskriminazioaren, prekarietatearen, zainketen feminizazioaren eta bizitzari eusteko zereginen ondorioak jasaten jarraitzen dugu, eta ez dira aitortzen, eta ez da ziurtatzen duintasunez bizitzeko pentsioa.

Milaka emakume pentsiodunek miseriazko pentsioekin zailtasun haundiekin bizitzen jarraitzen dugu; pentsioek ez dute suspertzen gure erosteko ahalmena, eta ez dugu ikusten genero-arrakalarekin amaitzeko neurririk. Eta horrek bakardadera, pobreziara, abandonura eta gizarte bazterkeriara kondenatzen gaitu.

Zapaltzen gaittuen sistemari SUA!

Erregularizazioa orain
Feministok ezin dugu onartu sistema kapitalistak, heteropatriarkalak eta arrazistak, migratutako pertsonak kondenatzea lan-esplotaziora eta bizitza prekarizatura. Salatu nahi dugu CIEak daudela, deportazioak, umeen zaintza kentzea, mugetako heriotzak eta justizia patriarkala. Sua ordena kolonialari!

Feministok zaintzako langileen borroka babesten dugu, zeintzuk eskatzen duten beraien lanaren errekonozimendua eta zaintzaile gisa egiten duten lana bereiztea, etxe barne-enplegua desagerraraztea eta mendekotasuna zaintzen ari diren eta administrazio-egoera irregularrean dauden milaka pertsona erregularizatzea; Antolakuntza feminista Atzerritartasun Legearekin amaitzeko, eta estatua eta gizartea eraldatzeko.

Zaintzako langileok zaintzaile gisa egiten dugun lana aitortzea eta bereiztea eskatzen dugu, etxeko barne-enplegua desagerraraztea eta mendekotasuna zaintzen ari diren eta egoera administratibo irregularrean daude milaka emakume erregularizatzea. Antolaketa feminista Atzerritartasun Legearekin amaitzeko, eta estatua eta gizartea eraldatzea.

Etxebizitza

Etxebizitza oinarrizko eskubidea da eta ez da negozio bat. Etxebizitzaren garestitzea salatzen dugu, hutsik dauden etxeen kopuru ikaragarria, jabeen eta etxe-agentzien arrazakeria, eta eskubide hori eskuratzeko tokiko politika publikoen falta. Herri honetan bizi eta lan egiten dugunok etxebizitza eskuratu behar dugu. Antolakuntza feminista, etxebizitza izateko eskubidea eskatzeko.

Osasun sistema
Osasun sistema publikoa suntsitzen eta osasun pribatizatzen ari dira. Zerbitzu publiko duin eta eraginkorrak behar ditugu, denon eskura egongo direnak. Kalitatezko osasun arreta integrala aldarrikatzen dugu, inor bazterrean utziko ez duena.

Zapaltzen gaittuen sistemari SUA!

Ez dosku balio instituzinuak bandera morea astintzeak soilik, feminismoarekin ahoa bete eta kitto. Neurrixak eta errekurtsoak behar dittugu!! Ardura kolektibo bat eraiki, agenda politikoan benetan sartu!! Urratsak emateko ezinbestekua da talde-autoantolatuen lana, militantzia eta sarian lan eitteko borondatia. Gure espazio propioak eta politika publikoak ez dira aldatuko atzian ez badago antolaketa eta mugimendu feministarik. Horrek zer esan nahi dau? oinarria landu, zehaztu eta praktikak behar ditugula....Irakurri, elkartu, formatu, kalera atera, eztabaidatu, beste talde batzuetako jendiakin kontau, proposamenak ein eta jarraipena eman....

Zapaltzen gaittuen sistema honi SU Emoteko, aliantzen unia da! Batu eta mobilizatu!!
Gora borroka feminista!
Antikapitalista!
Antikolonialista!
Antirrazista!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak