Askotariko eragileek deitutako aldarrikapen feministez bete dira martxoaren 8 honetan Debagoieneko kaleak. Bailarako mugimendu feministek arratsaldean egin dituzten manifestazio eta elkarretaratzeak izan dira jendetsuenak; "emakumeoi egunerokoan eraso egiten gaituen gizarte matxista, kapitalista, kolonialista eta arrazista honi aurre egitea" izan da antolatzaileen aldarri nagusia.
Itaia emakumeen antolamendu sozialistak Bergaran egin duen manifestazioan, aldiz, "estatu sozialista" aldarrikatu dute, "emakume langileen zapalkuntza gainditzeko bermea" izango dela iritzita.
Hona herriz herri Goienak jaso dituen irudiak, ikus-entzunezko bakarrean bilduta.