Beroaldiak gogor kolpatu du Debagoiena

Ibai Irasuegi Garai eka 24 Debagoiena

ALBISTEAK

Beroaldiak gogor kolpatu du Debagoiena azken egunetan, eta, hain zuzen ere, ostegunera arte alarma gorria egongo da indarrean muturreko tenperatura altuengatik. Ia udalerri guztietan zabaldu dira babesgune klimatikoak, eta, San Juan bezperako ekitaldietan eragina izan du beroak, izan ere, Udalek jaietako egitarauak egokitu dituzte. Debagoieneko ospitalean ere sumatu dute beroaldiak herritarrengan izan duen eragina. Batez ere kolektibo zaurgarrienetan.