Kiroldegia bero-babesleku izendatu du Aretxabaletako Udalak, beste hainbaten artean

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 22a

Alarma gorria ezarri du Euskalmetek gaurko, ekainaren 22rako, muturreko tenperaturagatik, 40 graduren bueltakoak. Horregatik, Udalak, bero-babeslekuak izendatu ditu, horien artean dago kiroldegia; edonorendako izango ditu ateak zabalik 15:00etatik aurrera.

12:00etatik 20:00etara aktibatu du alerta gorria Euskalmetek eta Aretxabaletako Udaletik herritarrei eskatu diete neurriak hartzeko. Hona hemen zabaldutako gomendioak:

  • Saihestu kanpoan jardutea ezarritako ordutegian.
  • Edan ura sarritan, nahiz eta egarririk ez izan.
  • Egon leku freskoetan edo klimatizatuetan.
  • Erabili arropa arina, txapela eta eguzkitako babesa.
  • Arreta berezia adinekoei, haurrei eta gaixo kronikoei.

Bero-babeslekuak ere zehaztu ditu ordu horietarako.

  • Arkupe Kultur Etxea.
  • Ibarara kiroldegia.
  • Komentuko lorategia.
  • Ur-jolasak, kiroldegi aurrean.
  • Santa kurtz osteko parkea.
  • Deba ibai alboko pasealekua, kiroldegitik gertu.

Gaineratu dute udaletxea bera ere herritarrei irekia egongo dela.

Norbera eta ingurukoak zaintzeko dei egiten dute Udal ordezkariek eta larrialdiren bat izanez gero, 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak