Irailaren 30era arte egongo dira herritarrendako zabalik babesgune horiek, beroagatik alerta laranja edo gorria aktibatzen denean, 10:00etatik 20:00etara. Zerbitzua doakoa izango da eta aurrez ez da izenik eman beharko. Babesguneetan tenperatura egokia, edateko ur freskoa, eserleku eta mahaidun espazio erosoak eta aldizkariak egongo dira, atseden hartzeko eta lasaitasunerako.
Honakoak dira kokaguneak:
- Martokon herritar gunea.
- Zabalotegin herritar gunea.
- Agorrosingo gela.
- Osintxun liburutegia eta Opengela.
- Labegaraietako kiroldegian kirol elkarteen gela.
- San Joxepe.