Beroaldia (2026ko ekaina)

Ur putzuak iragarri ditu Udalak gaur eta bihar arratsalderako

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko ekainaren 22a

Ur putzuak aurreko urte batean Elgetan.

Muturreko tenperaturak direla eta, Udalak ur putzuak iragarri ditu gaur eta bihar arratsalderako. Beroaldiari aurre egiteko neurria da. Emakume Erresistenteen Plazan egongo dira ur putzuak, 16:00etatik 19:00etara.

Ia urteroko hitzordua da eta egunotako muturreko tenperaturak direla eta, gaur eta bihar egongo dira ur putzuak Emakume Erresistenteen Plazan, 16:00etatik 19:00etara. Udalaren ekimena da eta udalekuetako begirale bat egongo da gunea zaintzeko, baina jakinarazi dute umeak gurasoen edo arduradunen baten zaintzapean beharko dutela uneoro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak