Beroaldia (2026ko ekaina)

Emakumion Etxia eta kiroldegia babesgune klimatikoak ere badira

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 22a

Oñatiko Emakumion Etxia, kale Zaharra 13 zenbakian.

Kiroldegiko bilera gela eta Emakumion Etxia herritarrendako zabalik egongo dira herritarrendako tenperatura altuak egiten dituzten egunetan, 10:00etatik 20:00etara.

Bi babesgune klimatiko jarri ditu Oñatiko Udalak bero boladei aurre egiteko: Zubikoa kiroldegiko bilera gela eta Emakumion Etxia.

Babesgune klimatiko hauek erabilgarri egongo dira tenperatu altuak diren egunetan alerta laranja edo alarma gorria indarrean dagoen bitartean, 10:00etatik 20:00etara. Aire girotua dute eta eserlekuak dituzte espazio biek eta ura jarri dute freskatu eta hidratatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak