Beroaldia (2026ko ekaina)

Hainbat babesleku izendatu ditu Eskoriatzako Udalak, alarma gorriagatik

Julen Murua Mesonero 2026ko ekainaren 22a

Santa Marinako ur eremua.

Euskalmetek ezarri duen alarma gorria dela-eta, hainbat babesleku izendatu ditu Udalak. Gainera, sanjuan bezperako hainbat ekintza bertan behera geldituko dira.

Beroari aurre egiteko, honako hauek dira Eskoriatzako Udalak ezarri dituen babeslekuak:

  • Santa Marinako ur-txorrotak: aste honetan 15:30-20:30

  • Igerilekua (sarrera ordainduta):
    • Astelehenetik, egubakoitzera: 14:45-19:45.
    • Zapatua: 16:00-19:45.
  • Liburutegia: aire egokitua duen eremua da. Adineko pertsonekin egoteko egokia.
    • Astelehenetik, egubakoitzera: 10:30-13:00 eta 16:15-20:00.
  • Elizpea: elizpean dagoen hesia irekiko da eta mahai batzuk eta aulkiak ipiniko dira, nahi duenak hor egon ahal izateko.

Hainbat ekintza bertan behera

Sanjuan egunaren bueltako ekintzak zeuden antolatuta Eskoriatzan, baina hainbat bertan behera geldituko dira Euskalmetek ezarritako alarma gorriagatik. Alde batetik, ekainaren 23an, Txorimaloaren bila ekitaldia eta buruhandiak dira egingo ez diren ekintzak. Gainera, landa gunean sua egitea ere debekatuta egongo da. Horrez gain, gazteek plazan tantaia jasoko duten arren, sua ohikoa baino txikiagoa izango da. Ekainaren 24ari dagokionez, Olazar jubilatuen elkarteak antolatutako merienda bertan behera geldituko da.

Petardoak, etxafuegoak eta antzeko elementuak erabiltzea ere debekatuta egongo da.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak