Dantza Plaza eta buruhandien eta erraldoien kalejira bertan behera geratu dira eta horien ordez ur-puzgarriak jarriko dituzte Mitarte kalean, 17:30etik 20:30era.
Gainera, suak piztea debekatuta dagoela alarma egoeran gogorarazi dute Udaletik; ondorioz, Herriko Plazakoa bakarrik piztu ahal izango da. Eta piroteknia erabiltzea ere debekatu egin dute, hau da, etxafuegoak eta petardoak.
Egitarauan, gaur gaurkoz, ez dute beste aldaketarik egin. Gainerako ekitaldiek aurrera egingo dute.
- 20:45ean, dantzaldia Ostarte taldearekin, Herriko Plazan.
- 22:00etan, Leizarrako dantzariak abiatuko dira Mitarte kaletik plazara.
- 22:15ean, Dantzariek sanjuanetako zortzikoa dantzatuko dute, eta ondoren, sua isiotu.
- Bukatutakoan, zezensuzkoa agertuko da eta dantzaldiari ekingo diote berriro.
- Ondoren, 20o8an jaiotako neska-mutilek tantaia altxatuko dute.