Beroaldia (2026ko ekaina)

20:30ean hasiko dira San Juan bezperako ekitaldiak

Hasier Larrea 2026ko ekainaren 23a

Gaur, hilak 23, asteartea, arbola jasotzea eta dantza saioak egingo dituzte Herriko Plazan, urteroko ohiturari eutsiz. 20:00etan hasi ohi da normalean, baina aurten ordu erdi atzeratzea erabaki du Udalak, beroaldiagatik.

Egitarauak ez du aldaketarik izango. Soketatik tiraka igoko dute tantaia herritarren artean; eta ondoren, Oinarin dantza taldekoek San Juan zortzikoa eta soka dantza plazaratuko dituzte. 22:00etan piztuko dute San Juan sua, baina ohi baino txikiagoa izango da.

Auzo eta baserrietan piztu ohi diren suei dagokienez, Udalak gomendatu du, ahal den neurrian, su horiek ez egitea, gerta daitezkeen suteak saihesteko. Suteren bat piztea erabakitzen bada, kontu handiz ibiltzeko eskatu du Udalak, beharrezko segurtasun-neurriak hartzeko eta amaieran erabat itzalita geratzen dela ziurtatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak