Logoa

Artisau gutxiago baina jaki ekologiko postu gehiago

 Aretxabaleta Zapatuan egin zuten azoka aretxabaletarrek. 25 artisau eta 18 ekoizle ekologiko egon ziren. Euskal Herri osotik etorritako saltzaileak pozik zeuden salmenta gune oso ona delako.

Lurren desjabetzeak sinatuko dituzte irailaren 26tik 30era bitartean

 Aretxabaleta Irailaren 26an hasi eta 30era bitartean lurren desjabetzeak egingo dituzte Gasteiz-Eibar autobideko lanekin lehenbailehen hasteko. Lurren jabeak udaletxera joango dira Foru Aldundiko teknikarien aurrean sinatzera.

Contact dantza ikastaroan izena emateko aukera dago

 Aretxabaleta Contact dantza ikastaroa antolatu du Gozatu ekimenak. Dantza garaikidearekin lotura du dantza mota horrek, baina dantzakidearekin kontaktuan oinarritzen da. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 7ra arte.

Taloak egiteko jendea behar du Loramendi EEk

 Aretxabaleta Herritarren laguntza behar du Loramendi Euskara Elkarteak San Migel jaietarako. Txosna jarriko du Durana kalean, eta taloak egin eta herritarrei banatzeko jendea behar du. Izena eman gura duena Loramendiko lokaletik pasa dadila arratsaldetan.

Mendirako giro ona izan zuten Kurtzebarri Egunean

 Aretxabaleta Atzo, domeka, ospatu zuten Kurtzebarri Eguna Aretxabaletan. Tontorrean haize hotza egin arren ez zuen euririk egin.

Ospakizunez betetako aste bukaera

 Aretxabaleta Hitzordu ugari ditugu aste bukaeran Aretxabaletan. Gaur, irailak 8, hasiko dituzte Agorreko Andramaixak Areantza auzoan, eta domekan, irailak 11, Kurtzebarri mendiaren eguna eta Haur Dantzarien Eguna ditugu aukeran.

Kirol jarduera berriekin hasiko dute ikasturtea kirol etxean

 Aretxabaleta Irailaren 19an hasiko dute ikasturtea kirol etxean, eta hainbat kirol jarduera eskaini dizkiete herritarrei. Betiko jarduerekin batera lau berri hasiko dituzte: tonifikazioa, gimnasia terapeutikoa, bizkarra lantzeko gimnasia eta gorputz kontzientzia.

Haur dantzariak etxean hartzeko familiak behar dituzte

 Aretxabaleta Domekan, irailak 11, Haur Dantzarien Eguna ospatuko dute. Egun horretan herrira hurreratuko diren guztiei bazkaltzen emateko familiak behar dituzte Loramendi Dantza Taldeko kideek.

Kzgunea irailean: ordutegia eta ikastaroak

 Aretxabaleta Kzguneak irailean berriz ere ekin dio bere ohiko jardunari. Interneten, nabegatzea eta hezitzea nahi duen orok zentroa 16:00etatik 20:00etara aurkituko du zabalik.

Arantzazun dira aretxabaletarrak

 Aretxabaleta Iraileko lehen astelehenari dagokion moduan Arantzazura erromesaldian joan dira hainbat herritar. Autobus bi atera dira Basotxo Erretiratuen Elkarteak antolatuta eta udalbatzako kideak ere hurreratuko dira.

Zuhaitz Errasti gose greban abuztuaren 15a ezkero

 Aretxabaleta Zazpi kilo eta erdi galdu ditu gose greba hasi zuenetik. Hala ere, oso indartsu dagoela adierazi du aretxabaltarrak.

Apurketak eta lapurretak egin dituzte Institutuan

 Aretxabaleta Hainbat material lapurtu eta apurketak egin dituzte Aretxabaleta Institutuan abuztuan. Azkena abuztuaren 29a eta 31 bitartean izan zen eta hiru ordenagailu eraman zituzten zuzendaritza gelatik.

Egitaraua gertu Andramaixetarako

 Aretxabaleta Abuztuaren 14an hasi eta 17ra bitartean Andramaixak ditugu herrian, eta Kultura Sailak eta Jai batzordeak egitarau dotorea osatu dute. Aurten, gainera, berrikuntza ugari izango ditugu.

Udalerriko mapa banatuko du Udalak

 Aretxabaleta Udalerri osoko toponimia izenak jasotzen dituen lehenengo mapa egin du Udalak. Udalerri osoa jasotzen duen lehen mapa egin du Udalak. Baserriak, basoak, zelaiak, errekak… guztiak agertzen dira mapan. Toponimiari dagokion azterketa sakona egin dute, gainera. 3.000 ale banatuko dituzte etxez etxe.

Yera Sanchezek irabazi du Andramaixetako kartel lehiaketa

 Aretxabaleta Yera Sanchez aretxabaletarraren kartelak iragarriko dizkigu Andramaixak. Hala erabaki zuen eguaztenean Jai Batzordeak.

Elkarteari egonkortasuna ematea du helburu UDAk

 Aretxabaleta Batzar orokorra egin zuen Aretxabaleta Kirol Elkarteak, UDAk. Zuzendaritza batzordea gustura azaldu zen pasatako denboraldiarekin, eta elkarteari egonkortasuna ematea dute erronka nagusi.

Capoeira eta malabare ikastaroak uztailean

 Aretxabaleta Aretxabaletako Gazte Ekimenak antolatu ditu ikastarook, Udalaren gazteria zerbitzuaren laguntzaz. Ikastaro bakoitzerako matrikularen prezioa 3 eurokoa da eta Ezkutu tabernan eman behar da izena.

Reala: Galo Sánchez aretxabaletarra Miguel Santosekin

 Aretxabaleta Gaur aurkeztu ditu Migel Santosek bere kandidaturako azken hiru kideak. Horien artean dago aretxabaletar bat: Galo Sánchez. EAJko zinegotzia da Aretxabaletako Udalean, Fagorren egiten du lan eta Mondra taldean futbolean ibilitakoa da.

Animalien ordenantza gogorarazteko kanpaina

 Aretxabaleta Hau izan dadila bere arrasto bakarra leloarekin txakurren jabeek dituzten betebeharrak gogorarazi gura ditu Udalak. Etxe guztietan banatu dituzte esku orriak guztiok gogora dezagun animalien gaineko ordenantza eta betetzen hasi.

Loramendi EEaren osteko lorategia txukuntzeko deia

 Aretxabaleta Loramendi EEko kideek deia egin die herritar guztiei lokal ostean duten lorategia txukuntzeko. Auzolanean egin gura dute, eta interesa duena etor dadila edo dei egin dezala Loramendi EEra.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak