Astean hainbat liburu jaso dituzte azokarako, baita gaur ere lehen orduan, eta umeen liburuak izan direla arrakasta handiena izan dutenak adierazi dute. Ekimenaren lehen aldia izan da eta errotzen joan dadin gurako lukete, hortaz, geratzeko etorri da.
Haikuak, japoniar jatorriko poema txikiak, ere jaso dituzte azken asteetan eta horiek azokaren bueltan jarri dira.
Herriko hainbat idazlek ere bat egin dute azokarekin eta azken liburuak jarri dituzte ikusgai Judit Ruiz de Munain eta Gemma Iñiguez aretxabaletarrek eta Xabier Oianguren eskoriatzarrak.