Haurren eta nerabeen sexualitatearen gaineko hitzaldia eguenean

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 22a, 11:10

Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? hitzaldia eskainiko die gurasoei Eider Goiburu Moreno adituak. Apirilaren 25ean izango da hitzaldia, 18:00etan, Arkupen, eta izena aldez aurretik eman behar da, mezu bat bidalita: gazteria@aretxabaleta.eus.

Psikologian lizentziatua, sexu-hezitzailea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun teknikaria eta pedagogian doktoratua da Goiburu, eta hogei urteko eskarmentua du hezkidetza lantzen eta indarkeria matxistaren prebentzioa garatzen.

Foru Aldundiak sustatutako Treba egitasmoaren baitan antolatutako hitzaldia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak