Batzarra eta elkarretaratzea deitu dituzte Aretxabaletako Sarek eta Etxeratek

Mirari Altube Arrese 2024ko apirilaren 25a

Gabonetako ekitaldiak iragartzeko Aretxabaletako Sarek deitutako agerraldia.

Aretxabaletako Sare eta Etxerat elkarteek batzarra egingo dute apirilaren 26an, egubakoitzean; udaletxe zaharrean izango da, 18:30ean. Ondoren, 19:30ean –ohi baino ordu erdi beranduago– azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute, Herriko Plazan. Aretxabaletar guztiak gonbidatu dituzte batean zein bestean parte hartzera.

Deitzaileen esanetan batzarraren asmoa da "konponbidearen bidean emandako pausoak". Gari Atxabaltara dinamikaren inguruko azalpenak ere konpartitu gura dituzte eta hurrengo urratsak zeintzuk izango diren finkatu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak