Uxue Alberdik kaleratu berri duen liburuan oinarrituta. Uxue Alberdik, Amorantek, Miren Amurizak eta Alaia Martinek parte hartuko dute. Antolatzailea: Txuringo elkartea.
Oihana Arana, Xabi Igoa, Ibai Alberdi eta Oihane Perea elkartuko dira Hibai Gain elkarteko mahaiaren bueltan bertsotan egiteko, 21:30ean. Aurretik, 19:00etan, Uratz Alde elkartean izango dira. Loramendi elkarteak, Ixotu taldeak eta Lekaixoka bertso eskolak antolatuta. Txartelak Urbaltzen eta Loramendin salgai –20 eurotan eta langabe eta bazkideek, 17 euro– hilaren 9a arte.
Arabako Bertsolaritza Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da.