Azken eguna irailaren 6ko urteko batzarraren ostean egitekoa den bazkarirako izena emateko. Izena emateko deitu: Leire Basauri (636 55 01 80), Belen Maiztegi (610 01 06 19) edo Mikel Irazabal (615 74 28 46).
Irailaren 7, 8 eta 10ean Fitness ikastaroen ate irekiak egingo dira. Horietara joateko izena eman behar da aurrez. Presentzialki egin beharko da, irailaren 1etik 6ra (biak barne). Plaza mugatuak dira.
Helduentzako lau irakurketa talde, Haurren Irakurketa Kluba eta Idazketa Lantegia antolatuko ditu aurtengo ikasturtean liburutegiak, baita iaz abiatutako Elkarrizketa Filosofikoak egitasmoa ere. Irailaren 1etik 12rarte dago zabalik izena emateko epea. Liburutegian edo whatsapp mezua bidalita zenbaki honetara: 688 73 28 26.
Atzeko kaleko jaien 100 urteetako historia jasotzen duten argazki zaharren erakusketa.