Afizionatu mailako txirrindularitza lasterketa, Aloña Mendiko txirrindularitza sailak antolatuta.
San Pedro txiki jaien bigarren eguneko programazioa: • 11:00 Umeentzako parkea.• 11:30 Ipurua taldearenerakustaldia.• 13:00 Duo Imperial.• 15:00 Herri bazkaria.• 17:00 Primo Bayo.• 19:00 Parrillada.• 22:45 Su artifizialak.• 23:00 Oihan Vega
Columbus Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak antolatutako 'Renhacer' jaialdia. Jaialdi solidarioa. Ramón Tebar izango da zuzendari musikala, eta errepertorio unibertsaleko konposizio bat den Verdiren Réquiem izango da obra nagusia. Lan hori Donostiako Orfeoiak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) interpretatutako dute, nazioarteko bakarlariren laguntzarekin. Batutako dirua CTNNB1 elkartera bideratuko dira, gaur egun EAEko bost haurri eta estatu osoko 35i eragiten dien mutazio genetikoa.
GURASO ESKOLA 2025-2026 IKASTURTEA Zer da? Seme-alaben bidelagun izateko prozesuan lagungarri diren ezagutzak, baliabideakt eta barne-konfiantza eskuratzeko elkargunea (gehienez, 15 lagun). Norentzat da? Gurasotasuna modu kontzienteagoan bizi nahi duten eta seme-alabekiko lotura, harmonia eta lankidetza handiagoa bilatzen duten gurasoentzat. Noiz dira saioak? Hilean behin, astelehenetan, 17:45etatik 19:45etara. Nolakoak dira saioak? Gurasoek dakartzaten gaiak, zalantzak, gogoetak edota egoerak abiapuntu moduan hartuta, bideratzaileak eta gainerako taldekideek beren ezagutza, esperientzia eta gogoetak partekatzen dituzte. Askotariko gaiak lantzen dira: beldurrak, agresibitatea, sexualitatea, mugak, sariak eta zigorrak, seme-alabekiko komunikazioa, anaia-arreben arteko harremana, seme-alaba berrien jaiotza, heriotza, gatazkak… Non da? Kuku Miku Elkartean. Bideratzailea Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, komunikazio ez bortitzean aditua eta haur masajean hezitzailea. Izen-ematea: kukumikuelkartea@gmail.com