'Emakumeok mugimenduan', jarduera fisikoa eta ahalduntzeko programaren baitan, hirugarren topaketa egingo dute azaroaren 9an. Ibargarai auzoko palmeran elkartuko dira 09:00etan.
San Milixan jaiak ospatuko dituzte. Artisau azoka egingo da.
Ozkarbi elkarteak azaroko ekintzen barruan antolatuta, mendi irteera 10:30ean plazatik abiatuta. Goikomendi eta Azkonabieta tontorrak. Amaieran salda eta txorizoa.
Bergarako Txistulari Bandak kontzertua egingo du udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Are Austnes, Yaprak Morali, Rasmus A. Sivertsen zuzendarien filma. Adin guztientzako. Iraupena: 77 min Prezioa: 4€ Informazioa eta sarrerak: www.seminarixoa.eus
'El colegio de los animales mágicos 3' filma, umeendako (Alemania 2024). Zuzendaria: Sven Unterwaldt Jr. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Heidi, katamotzaren erreskatea filma izango dute neska-mutikoek, euskaraz. Sarrera: 3 euro.
Go!azen-eko 12. denboraldiko lehen kapitulua ikusteko aukera izango da, domekan, Espaloian.
Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosak 'Sustraien Matxinada' proiektu berria aurkezten dute, Musikegunak zikloaren barruan. Tradizioa eta modernidadea batzen dituzte proposamen honetan: euskal kulturaren XXI. menderako ikuspegi berri bat. Sarrera: zazpi euro.
'Un simple accidente de coche' filma (Iran, 2025). Zuzendaria: Jafar Panahi. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da: 5,5 euro. Film onenaren saria Canneseko zinema jaialdian.
Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenagak zuzendutako Maspalomas filma (2025, 115 min.) emango dute helduendako. Sarrera: 5 euro.
Zuzeneko musika, komedia, bentrilokia, magia eta bakarrizketak bateratzen dituen ikuskizuna, Jaime Figueroarekin.
Europako biraren azken geldialdietako bat izango da Arrasatekoa, Arrasate Bluesek eta Aterpe tabernak gonbidatuta.
Helburua Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiak zalantzan jartzen dira emaitza finantzarioengatik, eta horiek zuzentzen dituzten pertsonentzat eta arduradun nagusientzat ezinbestekoa da prestakuntza integrala lortzea, finantza-oinarri sendoa eskuratu ahal izateko, beren erabakiek emaitzen kontuan nola eragingo duten ulertzeko. Programa honen helburua Zuzendaritza ardura duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri bat ematea da, erabakiak finantza-ikuspegi batetik hartzeko gaitasuna indartzeko eta honako hauek ahalbidetzeko: Oinarri ekonomiko-finantzarioak maneiatzea eta bere erabakien inplikazio finantzarioak ezagutzea. Finantza-zuzendaritzak erabilitako informazioan eta aldagaietan sakontzea. Finantza-informaziotik abiatuta, datuak interpretatu eta egoerak kudeatu eta diagnostikatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa aztertzea. Finantza-ikuspegitik inbertsio-proiektuak ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko. Bere arloaren/dibisioaren kudeaketa operatiboa optimizatzea, irizpide finantzarioetatik abiatuta. Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea. Programa Datak: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 12ra, 40 ordu Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru kalea, 1 20500 Arrasate (GIPUZKOA) FINANTZA-KONTABILITATEAREN PRINTZIPIOAK ETA OINARRIAK FINANTZA-EGOEREN ETA FINANTZA OPERATIBOEN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA KUDEAKETAKO KONTABILITATEA: KOSTUEN KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA FINANTZA KORPORATIBOAK ETA INBERTSIO-PROIEKTUEN BALORAZIOA FINANTZA PLANGINTZA. AURREKONTUAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA PrezioaPrograman izena ematea doakoa izango da, FSE+en (Europako Gizarte Funtsa) finantzaketari esker. Hizlaria Sergi BardajíEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta PDD (Nafarroako Unibertsitatea)SBFARMACONSULTORESeko zuzendaria. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europan eta Israelen lan egin du. Kontabilitateko nazioarteko estandarrei buruzko ezagutza eguneratuak (IFRS). Metala, zementua, argiztapena eta retaila bezalako sektoreetan Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Controller lanetan arrakastaz aritu da. IZEN-EMATEA
Leyre Canok egingo dute berba, TREBA prestakuntza egitasmoaren baitan. Gurasoendako. Izena eman daiteke, udal webgunean edo 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta.
Fernando G. Baptista: infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa izango da ikusgai Aroztegi aretoan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.