3. Appa Hi! lehiaketa. DBHko 4. mailako ikasleek parte hartuko dute, Gaztelekuan.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Familia osoari zuzendutako euskarazko mahai-jolasak ezagutzeko aukera egongo da.
Elgetako Udalak eta Maala Guraso Elkarteak elkarlanean antolatu dituzte Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltako ekintzak. Hauek izango dira: 16:30 txokolatea banatuko du Maala Guraso Elkarteak. 16:30-18:00 DJ Kaktus. 18:15 Herri argazkia. Eguraldi onarekin plazan egingo dira ekintzok. Bestela, udal pilotalekuan.
17:00 Buruhandiak17:30 Txokolatada (Bakoitzak bere edalontzia ekarri behar du)18:15 Plaza apainketa ludotekaren eskutik18:30 Dantza-jauziak
Merce Rodoreda idazlearen La plaza del Diamante liburua izango dute hizpide literatura solasaldiko kideek Monica Leivak gidatuta.
Euskal kantuak abestuko dituzte kontzejupean. Ikastetxeetako Guraso Elkarteek txokolatea banatuko dute doan. Ikasleek bizkotxoak salduko dituzte bi euroko prezioan.
Euskaraen Eguneko ospakizuna antolatu du Loramendi elkarteak. Kontzertu akustikoak, pintxoak eta txokolatea izango dira, besteak beste.
Jarkik antolatuta, Euskararen Nazioarteko Eguna baliatuko dute, hain zuzen, hizkuntzak bizi duen egoeraz eta etorkizunaz hausnartzeko.
Karmele filma botako dute, eta Asier Altuna Kixi-rekin solasaldia izango da, ZinemaOn zine-klubak antolatuta.
2025ean euskaraz argitaratutako liburuak eta Durangoko Azokako nobedadeak Udal liburutegian, abenduaren 3tik aurrera.
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.