Haurrak, zentzumenen bitartez mundua deskubritzen hasten dira. Tailer honetan material ezberdinekin esperimentatzeko aukera izango dute. Adina : 0-2 urte Sarrera : doan
Doluan dauden familiei Gabon garaian hutsuneari aurre egiteko tresnak emango dizkie Eider Otxoa Inda terapeuta aretxabaletarrak. Euskaraz izango da, bat-bateko itzulpen zerbitzuarekin.
HUHEZIren 50. urteurrenaren harira, solasaldia izango da Euskalgintzako Kontseiluarekin. Euskalgintzaren Kontseiluko ordezkari Idurre Eskisabel izango dute gonbidatua, eta gaur egungo hizkuntza-politiken egoera, erronkak eta komunitate aktiboaren rola izango ditu hizpide. Eskisabel, ikus-entzunezko Komunikazio graduko bi ikaslek (Eneko Bidegain irakaslearen laguntzarekin) elkarrizketatuko dute.
Filma eta solasaldia Olentzeroren Lagunak elkartearen eskutik. Argentinako Euskal diasporari Olentzeroren tradizioa ezagutarazteko asmoz egindako bidaia kontatzen duen dokumentala.
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria.
Erakusketa honek, ikuspegi feministatik, garai, leku eta diziplina desberdinetako emakumeek ekonomiari egiten dizkioten ekarpenak erakusten ditu. Mondragon Unibertsitateko batzorde feministak antolatuta.
2025ean euskaraz argitaratutako liburuak eta Durangoko Azokako nobedadeak Udal liburutegian, abenduaren 3tik aurrera.
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.
Iturrigorri Elkarlan elkarteak, Oñatiko udalarekin lankidetzan, mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko tailer zikloa (6 saio) eskainiko du Oñatin, doan. Datak: Azaroak 4, 11, 18, 25 eta abenduak 2 eta 9. Izena emateko: maribelpachecos@gmail.com.