Urteko azken ibilaldia egingo dute. Ibilbidea Oletatik Urkiolara izango da, 7 kilometro ingurukoa. 09:00etan aterako dira autobus geltokitik, eta 12:00etan itzuliko dira Urkiolatik. Ostean, hamaiketakoa egongo da. Autobusa erabiliko dutenez, izena eman behar da Alaiak Jubilatuen Elkarteko tabloian edo udaletxean.
'Euskal dantza, euskaldunon gorpuz hizkuntza' izeneko hitzaldia egingo du Oier Arabaolazak, Goienagusik antolatuta eta Oñatiko Esperientzia Gelaren barruan. Hitzaldi dantzatua izango da.
Arrasate-Zubillaga-Usako ibilaldia egingo dute.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Irakurketa eta eraikuntza txokoa, haurrendako, Bibliotekaren eskutik.
Munduko toki ezberdinetan kontatzen diren ipuinak kontatuko dizkie Maider Alcelayk neska-mutikoei.
17:30ean, frontoian.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Olazar jubilatuen elkarteko bazkideentzako izango da.
Gabonetako kontzertua egingo dute.
Olentzerok eta Mari Domingik haurren gutunak jasoko dituzte azokan. Ondoren, txokolate-jana egingo dute.
Literatur solasaldia, Jardunen eskutik: Mary Shelley-ren Frankestein.
Xabier Irujo, Unai Belaustegi eta Iñaki Lopez de Luzuriagaren Iraganaren lekuko, Euskal Herriaren historia liburu-aurkezpena, Olaso Dorrea Fundazioaren udazkeneko programazioaren baitan.
25. urteurrenaren baitan, entsegu irekia egingo dute.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak ikusgai egongo dira Santa Anako sarreran. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute. Gabonetako egitarauaren barruan.
Eskolaren historia, ibilbidea, ezaugarriak eta garapena ikusi eta ezagutzeko aukera izango da erakusketan irudi eta testu idatzien bidez. Abenduaren 11tik 24ra, kultur etxeanOrdutegia:Astegunetan: 17:00-19:00Asteburutan: 12:30-14:00 eta 17:00-19:00Abenduaren 24an: 12:30-14:00
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.
Erakusketak bere ibilbide literarioa eta politikoa azaltzen ditu, eta garai hartako testuinguru historiko zabalagoan kokatzen du, Lauaxetaren bizitza laburra baina esanguratsua osotasunean ulertzeko. Erakusketa, abenduaren 15etik 19ra, Olaso dorrean, 18:00etatik 20:00etara.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
'Urtzi sorgiñei' dokumentala, Oñatiko txondorrari buruzko dokumentala, Txondorraren Bueltan taldeak eginda. Gabonetako egitarauaren barruan. Doan.