Elgetako herri eskolak Maala guraso elkartearekin elkarlanean antolatuta urteroko gaztaina-erre jana egingo dute ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Frontoi zaharrean elkartuko dira 15:00etan. Ikasleek kanta eta dantza batzuk egingo dituzte eta ondoren gaztaina-erre jana egingo dute.
Go!azen telesailaren denboraldi berria azaroaren 14an hasiko da ETB1en, eta, horren aurretik, astebete lehenago, Aramaion izango da lehen atala ikusteko aukera.
Pello Mari Otañoren lanari eta bizitzari buruzko filma. Bertan izango da filmaren zuzendari eta gidoilari Patxi Bisquert.
Goibeko elkarteak Ozkarbi elkartearekin elkarlanean antolatuta, kontzertu akustikoa: Garazi eta Amaiur.
Azaroaren 7an, barikuan, irudi berria aurkeztuko du Musika Eskolak. Hitzordua 19:00etan izango da, Seminarixoan.
MovemberGara taldearen egitarauaren baitan.
Osintxu kantuan ekimena gaur, Azaroa Gaztainatan egitarauaren barruan.
Sukena eta Indabe taldeen kontzertua. Sarrerak: aurrez 12 euro, 15 euro takillan.
'Un simple accidente de coche' filma (Iran, 2025). Zuzendaria: Jafar Panahi. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da: 5,5 euro. Film onenaren saria Canneseko zinema jaialdian. Gaur, jatorrizko bertsio originalean.
Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenagak zuzendutako Maspalomas filma (2025, 115 min.) emango dute helduendako. Sarrera: 5 euro.
Helburua Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiak zalantzan jartzen dira emaitza finantzarioengatik, eta horiek zuzentzen dituzten pertsonentzat eta arduradun nagusientzat ezinbestekoa da prestakuntza integrala lortzea, finantza-oinarri sendoa eskuratu ahal izateko, beren erabakiek emaitzen kontuan nola eragingo duten ulertzeko. Programa honen helburua Zuzendaritza ardura duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri bat ematea da, erabakiak finantza-ikuspegi batetik hartzeko gaitasuna indartzeko eta honako hauek ahalbidetzeko: Oinarri ekonomiko-finantzarioak maneiatzea eta bere erabakien inplikazio finantzarioak ezagutzea. Finantza-zuzendaritzak erabilitako informazioan eta aldagaietan sakontzea. Finantza-informaziotik abiatuta, datuak interpretatu eta egoerak kudeatu eta diagnostikatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa aztertzea. Finantza-ikuspegitik inbertsio-proiektuak ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko. Bere arloaren/dibisioaren kudeaketa operatiboa optimizatzea, irizpide finantzarioetatik abiatuta. Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea. Programa Datak: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 12ra, 40 ordu Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru kalea, 1 20500 Arrasate (GIPUZKOA) FINANTZA-KONTABILITATEAREN PRINTZIPIOAK ETA OINARRIAK FINANTZA-EGOEREN ETA FINANTZA OPERATIBOEN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA KUDEAKETAKO KONTABILITATEA: KOSTUEN KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA FINANTZA KORPORATIBOAK ETA INBERTSIO-PROIEKTUEN BALORAZIOA FINANTZA PLANGINTZA. AURREKONTUAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA PrezioaPrograman izena ematea doakoa izango da, FSE+en (Europako Gizarte Funtsa) finantzaketari esker. Hizlaria Sergi BardajíEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta PDD (Nafarroako Unibertsitatea)SBFARMACONSULTORESeko zuzendaria. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europan eta Israelen lan egin du. Kontabilitateko nazioarteko estandarrei buruzko ezagutza eguneratuak (IFRS). Metala, zementua, argiztapena eta retaila bezalako sektoreetan Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Controller lanetan arrakastaz aritu da. IZEN-EMATEA
Leyre Canok egingo dute berba, TREBA prestakuntza egitasmoaren baitan. Gurasoendako. Izena eman daiteke, udal webgunean edo 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta.
Fernando G. Baptista: infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa izango da ikusgai Aroztegi aretoan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.