Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta, menarkiatik menopausia astera gineko-obstetrizia kontsultetan ematen den indarkeria, infantilizazioa eta deshumanizazioaren inguruko saioa. Nazioarteko definizioak, normalizaturiko praktikak eta prebentzioa. Hizlaria: Nahia Alkorta.
Iñaki Peña Bandres, mediku internista eta zainketa aringarrietan adituak aurkeztuko du Heriotzak eta doluak. Trilogia dokumental bat —euskaraz, bapateko itzulpen zerbitzuarekin–.
Maggie O'Farrellen Hamnet liburuaren gaineko saioa, John Costellok gidatuta.
Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburuaren inguruko solasaldia Olaso dorrean. Garikoitz Goikoetxea arituko da hizlari moduan. Antolatzailea: Jardun Sarrera: Doan
Joxefe Diaz de Tuestaren 'Bestaldetik etorriak' liburuaren aurkezpena Pake Lekuko aretoan.
Arizondo argazki taldeak antolatuta, azaroaren 4an eskuko telefonoarekin argazkiak ateratzen erakusteko ikastaroa egingo da. Prezioa: 12 euro. Informazioa eta izen ematea: arizondoae1@gmail.com Non: Zabalotegi 5
Helburua Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiak zalantzan jartzen dira emaitza finantzarioengatik, eta horiek zuzentzen dituzten pertsonentzat eta arduradun nagusientzat ezinbestekoa da prestakuntza integrala lortzea, finantza-oinarri sendoa eskuratu ahal izateko, beren erabakiek emaitzen kontuan nola eragingo duten ulertzeko. Programa honen helburua Zuzendaritza ardura duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri bat ematea da, erabakiak finantza-ikuspegi batetik hartzeko gaitasuna indartzeko eta honako hauek ahalbidetzeko: Oinarri ekonomiko-finantzarioak maneiatzea eta bere erabakien inplikazio finantzarioak ezagutzea. Finantza-zuzendaritzak erabilitako informazioan eta aldagaietan sakontzea. Finantza-informaziotik abiatuta, datuak interpretatu eta egoerak kudeatu eta diagnostikatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa aztertzea. Finantza-ikuspegitik inbertsio-proiektuak ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko. Bere arloaren/dibisioaren kudeaketa operatiboa optimizatzea, irizpide finantzarioetatik abiatuta. Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea. Programa Datak: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 12ra, 40 ordu Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru kalea, 1 20500 Arrasate (GIPUZKOA) FINANTZA-KONTABILITATEAREN PRINTZIPIOAK ETA OINARRIAK FINANTZA-EGOEREN ETA FINANTZA OPERATIBOEN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA KUDEAKETAKO KONTABILITATEA: KOSTUEN KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA FINANTZA KORPORATIBOAK ETA INBERTSIO-PROIEKTUEN BALORAZIOA FINANTZA PLANGINTZA. AURREKONTUAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA PrezioaPrograman izena ematea doakoa izango da, FSE+en (Europako Gizarte Funtsa) finantzaketari esker. Hizlaria Sergi BardajíEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta PDD (Nafarroako Unibertsitatea)SBFARMACONSULTORESeko zuzendaria. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europan eta Israelen lan egin du. Kontabilitateko nazioarteko estandarrei buruzko ezagutza eguneratuak (IFRS). Metala, zementua, argiztapena eta retaila bezalako sektoreetan Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Controller lanetan arrakastaz aritu da. IZEN-EMATEA
Fernando G. Baptista: infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa izango da ikusgai Aroztegi aretoan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.
Iturrigorri Elkarlan elkarteak, Oñatiko udalarekin lankidetzan, mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko tailer zikloa (6 saio) eskainiko du Oñatin, doan. Datak: Azaroak 4, 11, 18, 25 eta abenduak 2 eta 9. Izena emateko: maribelpachecos@gmail.com.