Ataunera joango dira. Aurrez eman behar da izena.
Ikasturteko hamalaugarren ibilaldia egingo dute Jardunen eskutik.
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan, autobus geltokiaren ondoan.
Olinpiar txapeldun Maialen Chourrautek bere gainditze-, etengabeko-lan- eta ikasketa-ibilbidea partekatuko ditu: erresilientzia, motibazioa, talde-lana eta egoera zailetan berrasmatzeko gaitasuna. Inspirazioz beteriko hitzaldia izango da, pasioa eta motibazioa denboran zehar nola mantendu erakutsiko diguna.
Erreka enpresak antolatuta, hitzaldia emango du Carmen Gimenezek, ADECCO Fundazioko enbaxadoreak. Azaroaren 25aren testuinguruan kokatzen da ekitaldia. Izena emateko, sakatu hemen.
Elikadura-jarrera osasungarriak hitzaldia egingo dute Mugarik gabe elkarteko kideek nerabeen gurasoentzat, Treba Nerabeak egitasmoaren baitan. Debalde da.
Antzinako eta gaur egungo ipuin japoniarrak tartekatuz, Ines Bengoa ipuin kontalariak ikusi eta entzuten diren ipuinak aurkeztuko dizkigu. Kontalaria : Ines Bengoa Adina : + 4 urte
Udalbatzak ohiko bilkura egingo du. Quorum nahikoa egon ezean, bigarren deialdia 48 ordu igaro ondoren egingo da. Aztergaiak Aurreko bilkuretako Aktak onartzea horrela badagokio. Dekretuen berri ematea. Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Jaurlaritzak, hiru aldundiek, EUDELek eta UEMAk adostutako adierazpena instituzionala onartzea. 2025eko azaroaren 12an ospatutako bilkuran, Biomasako lizitatzaileen zerrendako lehenari adjudikazio proposamena egitea adostu ondoren, eta azken honek dokumentazioa aurkeztu eta gero, kontratuaren adjudikazioa adostea eta behin hori eginda kontratua sinatzea proiektuaren lanak hasteko. Galderak eta eskariak.
Cristina Castillo Alonsoren lana, gaztelaniaz, Emakume Txokoaren eskutik.
Zuhaitz Gurrutxagaren hirugarren bakarkako lana da. Aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere, egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da. Euskararen Egunaren bueltan antolatutako ekintza da.
Javier Bucesen Askatasun haizea liburua aurkeztuko dute, Olaso Dorrea Fundazioaren udazkeneko programazioaren baitan.
Movember Elgeta taldeak antolatuta, hitzaldia. Izenburua: Prostatako minbiziaz hizketan Ohitura osasungarriei, prebentzio eta detekzio goiztiarrari buruzko aholku praktikoak. Hizlaria: Josune Zubizarreta, Zumarragako ospitaleko urologoa.
'Black dog' filma (Txina, 2024). Zuzendaria: Guan Hu. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da: 5,50 euro. Jatorrizko bertsio originalean.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.